Andu Lertxundi sinadura bilketaz ari
Hitz beste bloga elikatzen du txukun eta langile, Andu Lertxundik egunero-egunero, berriaren edizio digitalaren barnean..
Gaurkoan Tiraka taldearen ekimen bat aipatu du bertan, eta horrekin nahikoa, eguna alaitu digu.
Horratx :
Baliagarritasuna
...
Xosé Luis Méndez Ferrín idazlea elkarrizketatu dute Tempos novos hilabetekarian… ideia bat dakart hona, elkarrizketagileak ere titularretara eraman duena:
“Gailegoaren etsaiek berebiziko interesa dute hizkuntza ez dadin baliagarria izan.”
Auzia geurera ekarriz: ezein koloretako hemengo klase politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren praxia egunerokoak euskara baztertzen du bere jardunetik. Ez du euskararen baliagarritasunean sinesten, erreminta izateko aukera ukatzen dio praxiak, mezuaren efikazia eta oihartzuna lehenesten ditu prentsa-aurre, parlamentuko jardun eta debate sozialetan. Ez da, tamalez, diskurtso gainditua, errealitateak ez du diskurtsoa zaharkitu. Adibide xume bat: irakurri berri dugu Lakuan 292 sinadura bildu dituztela Jaurlaritzan euskaraz ere jardutearen alde.
Horratx :
Baliagarritasuna
...
Xosé Luis Méndez Ferrín idazlea elkarrizketatu dute Tempos novos hilabetekarian… ideia bat dakart hona, elkarrizketagileak ere titularretara eraman duena:

Zabaldu
del.icio.us
Lertxundik aipatzen duen baliagarritasun kontu hori egunero-egunero pairatzen dugu guk lanean. Urtetan horri erantzuten saiatu gara. Demostratzen ibili behar izan dugu etengabe bertako teknikari euskaltzaleak euskaraz ere lan egiteko gai garela eta arlo teknikoetan euskaraz ere lan egin daitekeela.Tamalez, gaur egun ere horrela darraigu.
Duela gutxi arduradun politiko baten ahotan entzun nuen arauak korredaktatzea (aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz lantzea) "utopikoa" dela. Esan beharrik ez da, arduradun horren euskararekiko zaletasuna hutsaren hurrengoa dela.
40 urte pasa dira (nire kasuan), ikastolako haurrak teknikari, ekonomilari, arktitektu legelari...bihurtu gara eta gure patua da etengabe demostratu behar dugula euskaraz lan egin dezakegula. Horrela, gutariko bakoitza bere arloan teknikari fina izateaz gain, euskaldunak ere bagarenez, euskaraz "ere" lan egin dezakegula esaten gabilzkie aspaldi gure arduradunei.
Dena dela, Anjelek gure ekimenari ematen dion ukitu pesimista eta etsigarri hori, badu, bestalde, ikuspegi positiboago bat, eta hauxe da: langile euskaldunak haizearen kontra ari garenez, horrek langile finago eta prestatuago egiten gaituela -gaizki dago guk esatea baina hala da-, izan ere, gehiago ikastera bultzatu gaitu egoera honek, gure burua hobeto prestatzera, gehiago lan egitera (askotan gauza bera bi hizkuntzetan eta denbora gutxian)... alegia, Anjel Lertxundiren hitzetan, premia akuilu izaten denez gero, "denetarik falta duen batek dena egina duenak ez bezala zorroztu behar du bere asmamena". Guk beraz, habilidade sozial eta tekniko gehiago garatu behar izan ditugu, bere lan hutsa egiteaz konformatzen denak ez bezala.
Etorriko da garaia garatu ditugun habilidade profesional eta pertsonal guztiak praktikan jartzeko. Agian sinadura-bilketa hau izango da abiaburua, agian ez; gu, langile euskaldunak, halere, jarraituko dugu Jaurlaritzan gure lan-txokoa eskatzen.
Garruze | 2010-03-23 - 13:16:50 GMT 1 #