Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

03/03/2010 GMT 1

Zuk makrame, nik euskara

martinrezola @ 12:41

Euskara Elkarteen Jardunaldien barruan, Juan Carlos Etxegoien “Xamar” irakasleak esandakoaren inguruan Onintza Iruretak idatzitako kronika:

Juan Carlos Etxegoien, Xamar irakasleak ondoko gogoeta egin zuen: “Hizkuntza arazoa gizarte arazoa da, ezin dugu esan: ‘Guk –euskara taldeok– konponduko dugu hizkuntza gatazka’. Gainditzen gaituen problematika da, gizarte osoari dagokio. Gaur egungo sistemaren joera gizarte arazoak arazo pertsonal bilakatzea da eta mintzairarenean berdin gertatzen ari da. Ezin duzu euskaraz egin? Bada zure arazoa da, beti ere hor duzu euskara taldea lagunduko dizuna zerbitzuen bidez: mintzalaguna, komunikabideak, kultur ekintzak… Hau guztia ongi dago, baina klubaren itxura hartzen ari da, sistemak bultzaturik: makramezaleak, pilates… eta euskararenak.

Bestalde, gugandik at dagoen zerbait salbatu nahian gabiltzala dirudi: Amazonia, baleak, Sahara… eta euskara. Baina euskara salbatuta dago, hiztegian eta gramatikan bilduta dago, aldiz, euskaraz bizi nahi duen komunitatea –Herria, nazioa alegia– da kinka larrian dagoena.Motibazioari dagokionez, gogoan dut soldadutzan agirian jarri zidatena: ‘El valor se le supone’. Euskara elkarteei motibazioa se les supone”.

 

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Euskara elkarteei bai. Hortik aurrerakoei kontuz!
    Gogoan ditut euskaltegian irakasle aritu nintzeneko urteak.
    Garai hartan behintzat (duela hamar bat urtera arte), ez ziren gutxi izan euskaltegitik irten bezain pronto erdaraz hasten ziren irakasle-lankideak, AEKideak hain zuzen ere.
    Gerora HPSn lurreratu ginen.
    Eta hemen, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan, "suponer" esaten dena, no se "supone" nada.
    Motibazioa ez behintzat, nork bere baitatik atera eta ureztatzen ez badu, behinik behin.

    Lastategitik | 2010-03-09 - 16:46:25 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!