Euskararen egoerari adarretatik
Itzulingururik gabe heldu dio Juan Inazio Hartsuagak euskararen egoerari iaz kaleratutako liburuan, "Euskararen egoerari irizten" izenekoan hain zuzen.
Begiratu librea, ausarta eta zinez interesgarria eskaini digu bertan. Ez da liburu mardula (100 orrialdetara ez da heltzen), baina bai betea.
Artikulu sorta bikaina.
Gomendagarria euskalgintzan dihardutenentzat, eta euskararekiko interesik apurrik duen ororentzat.
Pasarte bat edo beste ekarri dugu hona, sarrerako:
"Euskara ez da balio bat, zuk hartuz gero nik hartu ezin dudana. Euskara, nik hartuagatik zuk ere har dezakezu, nik adina gogoz eta grinaz. Ez iezadazu eska nik gutxiago egin dezadan. Egizu zuk gehiago."
Edo beste hau:
"Errealitatearen aurrean ez ikusiarena egitea baino gauza tontoagorik ez dago. Kaltea besterik ez dakar.
Baina errealitatea ikustea oso mingarria omen da nonbait askorentzat, ez ikusiarena zein sarri egiten den erreparatuz gero."
Arin batean irakurtzen den arinkeriarik gabeko liburua.

Zabaldu
del.icio.us
Begi argi horiek, kalpar zuria... joño, non ikusi dut nik horrelakorik...? A, bai, Joxe Manuel Odriozola, hura ere soziolinguistikaz lezio ederrik emandakoa eta Tolosaldekoa ere bai.
Azalez ez ezik, mamiz ere biok batera datozela iruditzen zait. Eta ni haiekin ere bai.
Galtzaundi | 2010-03-02 - 16:58:21 GMT 1 #