Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

24/02/2010 GMT 1

Euskararen munduaren kolorea

lastategitik @ 12:18

aaa2.jpgEuskararen munduan gabiltzanok ongi asko dakigu zein nekagarria den hizkuntza horren, honen, defentsaren teoriatik ekintzara pasatzea.

Ez dugu sarritan horrelakorik aipatzen, batzuetan sumatzen dugun etsipena kutsa ez dadin, hain nekaturik ez dagoenak aurrera egin dezan, ikurra beti altxatua egon dadin. Euskaraz bizi nahi duenak urruti du zerumuga, batez ere hiriburuetan. Eta helburuaren atzetik abiatu baino lehen, jakin beharko luke zerk espero dion baldin eta oztopoak gainditu nahi baditu. Antzeman beharko ditu lehenik, salatu ondoren, eta, ahal duenean, trabak ezabatu beharko ditu.
Trafikoko seinaleak edo eraikin publiko askotakoak, administrazioarekiko harremanak, euskara entzun bezain laster muturra okertzen duen dendariaren protesta gehienetan isila, ba- tzuetan zuzena. Bi kafesne eskatzerakoan, esandakoa ulertu ez duela dioen tabernaria...

...

Gero esango dute, ..., euskararen kontua politizatua dagoela, kolore politiko zehatzegia eta nabarmenegia duela. Kolore bakarra, gainera.
Bada, horrela balitz, erantzukizun nagusia ez litzateke euskaldunona, ezta euskaltzaleena ere, euskaldun izan nahi ez dutenena baizik, ez baitio inork inori euskara ikastea debekatzen.
Are euskararen monopolioa salatzen dutenei, ez die inork urteko euskal nobelarik hoberena idaztea debekatzen, edo bertsorik zorrotzena botatzea galarazten.
Euskararen mundua ez du inork bahitu.
Hori bai, askori ez zaio interesatu izan.
Edo, okerrago, askok pentsatu izan du mundu hori zaharkitua zegoela, iraganarekiko nostalgikoz betea.
Gehiegizko politizazioa edo are euskararen diktadura salatzen dutenek euskaraz ikasiko balute, anitzagoa izango litzateke gure mundu txiki, adoretsu eta nekatu hau.

Arantxa Urretabizkaia

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Viva zu Arantxa, irakurri dudan guziaz edo gehienaz nago konforme.

    Nolanahi ere nahi dut esan ze gaur irakasten den euskara dela lar gaitza, lar irreala ere.

    Baina generalki nago konforme kin esan duzuna.

    Erramun Gerrikagoitia | 2010-02-24 - 23:53:15 GMT 1 #

  2. Erramun,

    Ez da, ba, lar irreala eta lar gaitza zeure euskara-modu hori? "Generalki nago konforme kin esan duzuna" "Viva". En fin, Serafin.

    Aitor | 2010-03-13 - 01:25:33 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!