Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

2jotzekoa

burunda 2010-01-22 @ 10:43

aabade1.jpg(bihotzeko bat har bezate)

EventosBHM-k honako mezua, zabaldu omen du Bilbo-Bilbo herri-lasterketa sustatzeko. Hasiera nahasi samarra du:

Ustedekin elkar ukituz jartzen gara lasterketa Bilbao-Bilbao-ren ospakizunaren informatzeko otsailaren 14an, 10.606m-ren distantzia batekin. Probak 11:00 ordutara hasiera emango du San Ignacioren kiroldegitik eta Zorrotzaren kiroldegian amaitzean. Probaren kartela eransten dugu."                         

                                   Segida ez da argiagoa:

“Informatzen diogu gure web-orriaren izenaren aldaketaren eta posta elektroniko berriaren www.Eventosbhm.Com zuzendu ahal izango duen (..) Jadanik haren inskripzioak egin ahal dituzte e-mailan barrena desiratzen badute, o bien agertu gure bulegoetan telefonoa(...).Beste informazio baten bat desiratzen dute gurekin elkar ukituz jarri ez dezaten zalantza egin.

                                      Baina bukaera… mortala!

            "Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut." Itxura denez itzultzaile automatikoaren labean sartu dute jatorrizko erdarazko testua, eta handik irten bezala, honela, inprimatu eta zabaldu dituzte milaka ale. Elebidek edo Behatokiak edo Arartekoak edo… (marineek ez, eskerrik asko) baten batek zeozer egin behar luke beharbada (Azcuna ez dirudi gehiegi arduratzen denik euskara kontuez). Lotsa(bakoa)gatik baino ez bada ere?  

(Sustatun ere jaso dute berria)


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Zahato Pek — 2010-01-22 - 12:55:36 GMT 1

    Jolin, Burunda, euskaraz egiten saiatzen dira (beste hura bezala, nola zen?, Iturgaich?) eta gainera parre egiten diezue. Horrela euskararen aurka jartzen ditugu, hombre! amableagoa izan beharra dago.

  2. Zahato Tero — 2010-01-25 - 11:11:59 GMT 1

    Bai gero!
    Itzelezko presioa egiten zaie, eta nosqui, urduritu eta huts egiten dute.
    Euskara ez da inposatu behar (gaztelania bai).

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>