Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

22/12/2009 GMT 1

Cultura con ‘c’

martinrezola @ 12:59

Markos Zapianek kontatzen du, Talatik tiroka liburuan, nola behin, atzerririk bueltan, paper bat sinararazi zioten aireportuko kontrolgunean:

 

" (...) Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan: Te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón."

Pasarte horretaz gogoratu naiz Gasteizko zinemetan, Florida eta Guridietan, Kultura Bonoaren publizitatea ikusi dudanean: “En los cines Florida y Guridi el Bono Cultura será canjeable por 8 vales de entradas de cine“. Batean eta bestean, bi zinemetako erakusleihoetan hogeita hamalau ohar daude, denak gaztelaniaz. Euskaraz bat ere ez.

Kultura Sailak programari buruz Interneten ezarri duen informazioan, bestalde, honakoa irakur daiteke, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduen konpromisoak direla eta: 


Hitzarmenari atxikitzen zaion enpresak konpromisoa hartuko du publizitate-materialak jasotzeko, bai eta establezimenduan, ongi ikusteko toki batean, jartzeko. 

 

Eusko Jaurlaritza kanpainaren bultzatzailea den aldetik, eta gainera dirua berak jartzen duenez, faltan bota dut beste batzuetan txertatzen den eranskin bat parrafo horretan, adibidez: 

 

(…) bai eta iragarki eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa ere. 

 

Jaurlaritzaren “despistea” izan den edo zinema-areto horien jabeen zabarkeria? Ez dakit, edozer espero baitaiteke hogei urte baino gehiago atari-atarian "Sarrerak argotuta (sic)" lotsatu gabe erakusten duenarengandik.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!