Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

16/12/2009 GMT 1

Egunkaria libre!

tiraka @ 22:32

Egunkariako auzi lotsagarri/ lotsagabeak aurrera darrai. Auzipetutakoak, euskal kulturgile ezagunak guztiak, Madrilen izan dira atzo Espainiako Auzitegian, bertako epaileen galderei erantzuten. Inoiz-gutxitan bezala, Erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdi eta sindikatu guztietako ordezkariak bertan izan dira, batera, auzipetuoi babesa emateko.

Tirakan auziari buruz idatzia prestatzen hasita geunden, baina Mariano Ferrer kazetariak (gaztelaniaz) argitaratutako beste hau aurkitu dugu, eta gure blogera ekarri, oso argibide zuzenak ematen dituela iruditu zaigu eta. Egunkaria, libre!    

Egunkaria eta Sta Luzia

(Mariano Ferrer-ek idatzitako gutunetik) 

ETAri leporatutako agiri anonimo batzuetan oinarrituta, Del Olmo epaileak Egunkaria ETAren egiturakoa zela ondorioztatu eta euskarazko kazeta bakarra itxi zuenetik badi ra urte batzuk. Epailearen arabera ETAk Egunkaria erabiltzen zuen bere jarduna finanzatzeko eta justifikatzeko nahiz diruak zuritzeko eta.  Ez du oraindik frogarik bat ere aurkeztu, eta zabaldu den susmoa da Egunkaria itxi zuela, ez horretarako motiboak zeuzkalako, motiboak bilatzeko baizik. Auzia gertutik ezagutzen ez duenak pentsa dezake jarrera interesatua dela nirea, zaila baita sinisten, auzia abian jarri zutenetik zazpi urte igaro direlarik, akusazioak orduko paperak beste oinarririk aurkeztu ez izana. Baina hala da. Izan ere, Fiskalak berak auzia aldi baterako bertan behera uzteko eskatu zuen 2006an, eta 2009ko uztailean, behin betiko bertan behera uzteko eskaria berretsi du, ez baitu akusazioari eusteko fundamentuzko inongo motiborik aurkitu. 

Honakoak dira auzia bertan behera uztea eskatzeko Fiskaltzak emandako arrazoiak: 

- Ez da frogatu Egunkariak ETA finantzatu zuenik edo bere diruak zuritu zituenik, gainera, ez da agertu ETA eta Egunkariaren arteko harremana egiaztatuko lukeen inongo agiririk.

- Egunkaria ixteko erabilitakoa giriak, akusazioak esandakoaz oso bestela uler daitezke. Gehienez ere, agiriotatik ondoriozta liteke ETAk Egunkariaren gorabehera batzuen berri bazuela, baina inola zere Egunkariaren kontrola.

- Ez dago Egunkarian argitaratutako berririk, editorialik edo artikulurik ETAri justifikazio ideologikoa eman dionik.  

Horren guztiaren ondorioz, horra Fiskalak luzatutako galdera: Zertarako behar zuen  ETAk Egunkaria, bere finantzaziorako, diru zuriketarako edo legitimaziorako erabiltzen ez bazuen? 

Orduan zergatik auziperatu ditu Otamendi eta enparauak Espainiako Auzitegiak?

Beharbada, Egunkaria itxi zutenetik zazpi urte joan direnean kasua bertan behera uztea, erabaki funtsik gabea izan zela onartzea litzatekeelako? Auziperatuz gero, nahiz eta akusatuei absoluzioa eman, burututako hanka sartzea disimulatuko lukete behintzat. Beste arrazoi bat izan liteke epaiketa erabiltzea auzipetuek exigitu dezaketen indemnizazioari ixkin egiteko… 

Bada Auzitegi horrek erantzun beharko lukeen beste galdera bat ere: Zein da aldea Martxelo Otamendik zuzendutako Egunkariaren eta Martxelo Otamendi berberak, jende berberarekin eta leku berean zuzendutako berriaren artean?

Nahikoa lan badu Sta Luziak Auzitegi horretako kideen ikusmena artatzen… 

 

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Patxitraperok bilatutako atxikimendu bitxiak

    Azkenengo atxikimenduak | 2009-12-17 - 17:06:07 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!