MAIALEN TXAPELDUN!
Duela lau urte nik postura bat galdu nuen, Maialenen alde egin bainuen blog honetan eta Egañak irabazi zuen orduan.
Halere, aurton ere gogo bera nuen, berariaz adierazi ez arren: Maialenek irabaztea.
Bada, irabazi du eta poz handia sentitu dut. Baina ez soilik Maialenek irabazi duelako; igandean BECen gertatutako guztiak eragiten dit poz handia .
Emakume bat, lehen aldiz, EHko bertso txapelketako txapelduna; belaunaldi arteko transmizio dotorea; apaltasuna; lankidetzarako eta auzolanerako eredu bikaina; ausardia gaiak lantzerakoan...
Lankidetzan oinarritutako eredu arrakastatsu bat aurkeztu digute bertsolariek. Horretan oinarrituta lan egiteko modu ezberdinak badaudela aldarrikatu dute. Idazketa elebidunera ekarrita, lankidetzan oinarritutako lan-molde berria.
Are gehiago, gaur egun, indar-metaketaz horrenbeste hitz egiten ari garen honetan, BECekoa ikusita esango nuke bertsolariak aholkulari bikainak izango liratekeela indar-metaketan aritu nahi duten eragile guztientzat. Badugu non ikasi.
Zorionak Maialeni eta bertsolari elkarte osoari!!!

Zabaldu
del.icio.us