Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MIC

martinrezola 2009-12-11 @ 14:42

M.I.C. lankidea Berdura Sailean egon da lanean azken hiruzpalau urtetetan, eta orain beste sail batera joan da Eusko Jaurlaritzan bertan. MIC kasu paradigmatikoa da, nire ustez, eta horregatik ekarri nahi dut hona.

MIC erdaraz bizi da etxean, familian, lagunartean. Baina euskalduna da, maila polita lortu du, eta ondo defenditzen da, nahiz eta segurtasun handirik ez izan ("dizugu" eta "diguzu" batzuetan nahastu ditu, adibidez...), hori guztia ohitura faltagatik batez ere. MICek, euskara ikasi duten Jaurlaritza honetako beste langile askok bezala, euskaraz egingo dizu zuk berari euskaraz egiten badiozu. Ez hori bakarrik: euskaraz egiten dio, askotan, baita ere berari erdaraz zuzentzen zaionari, baldin badaki lankide hori euskaldun labelduna dela. Horrek egiten du MIC diferente. Hori dela eta, elkarrizketa bitxiak entzun izan dizkiot, demagun, Gema euskaldun labeldunarekin:-


-Egun on, Gema. Zer moduz asteburua?

-No muy bien. El sábado y domingo en la cama, con fiebre. ¿Y tú, por dónde has andado, MIC?

-Larunbatean zinean, aspaldiko partez...

-¿Ah sí? ¿Y qué viste?...

Kafkianoa, benetan. Munduan aldrebes. Eta Gema horren ordez beste izen asko jar nitzakeen. Eta Gema dugu problema nagusia, ez MIC.

Tristeena da MIC gurean lanean egon den  bitartean bi edo hiru sailburuorde, hamaika zuzendari, zerbitzuburu, teknikari... denak "euskarazkoak" pasa direla bere mahaitik, denak bere Plan, AIMA, DAFO, ebaluazio-txosten eta abar besapean, eta inork ere ez duela erreparatu zer nolako harribitxia zegoen Sailean "euskarazko gauzak" bera bezalakoen konplizitatez aurrera eramateko; inork ez duela MICena bezalako jarrerak sustatzeko edo saritzeko zirkinik egin urte hauetan guztietan.

MIC ez da martiri bat, noski, eta aldeko girorik ezean, berari ere itzali egiten zaio euskaraz egiteko gogo hori. Hori da lehengoan Eusebiori esan nahi niona: euskara ikasten duten langile gehienak ez direla, berez, "euskararen etsai"; gehiago dira, nire ustez, giro egoki baten faltan denborarekin herdoiltzen diren hizkuntz-proiektuak, edo lur antzu samarretan ereindako haziak, poetikoago jartzea zilegi bazait.

Roberto Manjónek ederki azaldu zuen zer esan nahi dudan duela hemen bertan egindako iruzkin batean:

"Euskera planen benetako arazoa enpresa-planak ez izatean datza. Planen arrakasta aitzindaritza-neurrien araberakoa da, transbertsalitatean, langileen partaidetza, euskarazko jarduera saritzea... Batez ere alor horretan izan behar da ausarta, alegia, plan baten paperezko testuan agertzen ez diren gauzetan, boterearen inplikazioa hortxe jokatzen baita. Paperean munduko planik politena idatz daiteke, derrigortasuna nonahi, baina hutsaren hurrengoa izango da alderdi horiek huts egiten badute (eta huts egiten dute, boterea euskal hiztun-herritik urrun samar dagoelako)." 

Categorías : Erabilera plana |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>