Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

24/11/2009 GMT 1

100 atxikimendu idazketa elebidunari

garruze @ 15:10

sinadura2.jpgAurreko post batean esaten genuenez, orain arte Jaurlaritzako testu gehienak gaztelania hutsez lantzen dira. Gutxi dira euskara hutsez landu eta izapidetzen direnak, eta elebiz azaltzen diren gehienak ere itzulpen bidez dira euskaratuak, teknikari eta itzultzaileen artean behar bezalako lankidetzarik gabe.

Beste herrialde eta erakunde elebidun edo eleanitz batzuetan (Kanadan, Belgikan,  Hong Kong, LNE...) aspaldi ari dira jarduera eleanitzari buruzko gogoetak plazaratzen eta hizkuntza ofizialen berdintasunean oinarritutako bideak jorratzen. Gurean zergatik ez? 

Guk gureari ekin nahi diogu. Hori dela-eta, sinadurak biltzen gabiltza benetako jarduera elebidunari buruzko eztabaida eta gogoeta zabal dadin Jaurlaritzan. Proposamena Lehendakaritza, Herrizaingo Saila, Herri-administrazio eta Justizia Saila, Etxebizitza eta IVAPetik igaro da, eta jadanik 100 atxikimendu lortu ditugu. Gure eskerrik beroenak sinatu duzuen guztiei.

Ondoren, Ingurumen Sailera bideratuko ditugu idazkia eta sinatzeko orria. Erne egon. Sail guztietatik pasa eta gero, datorren urtean sinatzaileon arteko bilera bat egiteko asmoa dugu, denon artean erabakitzeko proposamena noiz, nola eta nortzuek aurkeztuko dieten HPSeko arduradunei.

 Nolanahi ere, sinatzeko interesa izanez gero, gurekin zuzen-zuzenean harremanetan jar zaitezkete post honetan erantzun bat utziz (ez ahaztu harremanetarako helbideren bat uztea).

Hurrengo postetan informazio ematen jarraituko dugu, beraz, ipuinetan jartzen ohi den bezala Jarraituko du...

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!