Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Don Gallo (eta 2)

egorospe 2009-11-22 @ 20:26

 Gangardunaren itxura antzeman nion Don Gallori, euskaraz tajututako idazkiak gaztelaniaz ere aurkezteko USTEZ exijitu zigun Zerbitzu zuzendariari. Erresumindu egin ginen gu, BENETAN, jarrera horrekin (Nola liteke? gure eskubideak urratze ditu!!), eta erantzun-idazkia atondu genuen, non, euskara hutsaren erabilpena bermatzen zuten arauak aipatuz, gure eskubideak aldarrikatzen baikenituen. Ez dugu gibelera egingo!!, edo holango zeozer. Ez zen gure asmoa makurtzea. Herenegun, aldez aurretik gure zuzendariak euskara hutsez prestatutako erantzun-idazkia itzultzeko eskatu eta gero (guk ezetz), Don Gallok bilera baterako deia egin zigun.

  Han agertu ginen geurea defendatzeko prest. Usteak ustel. Rafael Gallorekin egin genuen topo: “tenéis todo el derecho del mundo a dirigiros en euskera a los órganos administrativos –incluída mi Dirección-, y también a recibir la respuesta en la misma lengua”. Otso baten lekuan, ardia; sumendiaren ordez, itsaso barea. “Os pido disculpas por la mala interpretacion, o por la mala transmisión de mis palabras”. Guk onartu genizkon, noski. Zelan ez!! Gaizki ulertu baten ondorioa omen zen dena. 

Nik, baina, beste hari bati erreparatu nion, eta horri lotu nintzaion: “Rafa, aclarado está, pero no es preciso que la respuesta a mis escritos sea necesariamente en euskera si el texto es producto de una traducción del original elaborado en castellano. Entiendo el castellano”. Nik horrela adierazterakoan ez neukan, inola ere, matrakarako gogorik. Eta Rafael Gallorentzat nik nioenak ez zuen ezelango garrantziarik.

 Berak (gaineako kargu eta arduradunen antzera) konponduta dauka auzia. Iitzultzera bidaliko du jasotzen den idazkia, eta itzuli egingo da niretzat prestatuko duten erantzuna. Bi itzulpen: ez dakit zenbat euro. Bera(ie)k konplitzen du(te), eta guk ezin diogu ezer aurpegiratu. "Sale más caro que si el procedimiento es sólo en castellano, y también se retrasa por las necesidades de traducción". Hortaz, euskaraz bizi gura izateak asko garestitzen du produktua eta, gainera, gaztelaniazkoak baino motelagoak dira tramiteak. Betikoa: karga gara; karga garestia.

Badakit ez dudala ezer berririk ona ekarri; eta honen aurretik -nik baino lehen- aurreko postean iruzkinak sartu dituztenek ere aditzera eman dutela modu gordinean zein den egoera. Nik hurrengorako proposamen zehatza egin gura dut; proposamena ardurak dituztenei (IVAPeko Euskara Zuzendariordetza, HPS, ....), proposamena ere bai euskal hitztunen komunitateari eta, batik bat, euskaltzale militanteei. Hori hurrengoan.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Mattin — 2009-11-23 - 09:04:09 GMT 1

    "...ezer berririk ona..."? bai motel! :-) Ez al zaik iruditzen albiste ona? Protesta eta matrakaren faborean egin beharko genikek gehiago. Beste batek, zuen lekuan, amore emango zian, paso... "betikoaz etsita". Alderdi positiboari begira diezaiogun.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>