Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Celaaren demagogia

berrotza 2009-11-08 @ 22:02

Zer gurasoei bururatzen zaien bi semeren arteko oinordetza edo herentzia jokuan jartzea lehiaketan, batak gaitasun osoa daukanean, eta besteak ezintasun osoa daukanean?

Inori ez. Nahita ahulari ez badio kalte egin behintzat.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburuak, berriz, PPko presioa dela eta, semeen aitaordearen presioarengatik hain zuzen ere euskara eta gaztelania maila berean jarri du. Bion artean lehia dezaten, egoera berdinean izango balira bezala.

Azala eduki behar errealitateari ez erreparatzeko!

Isabel Celaak seme bat baztertu du, umezutz utzi du. Orain gizarteari dagokio haurra aurrera ateratzea, mobilizatu dezagun haur makali dagozkion ikasketak eta formakuntza bermatzeko, haur gazte bihur denerako benetako lehaiketan maila berean joka dezan, eta justizia egin daitezen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. burunda — 2009-11-09 - 09:45:28 GMT 1

    Gauza batean ez nago ados, Berrotza. Ez da egia "seme-alaben" arteko ezberdintasunei erreparatu ez diotenik. Badakite, ongi jakin ere, euskarak ez dituela bere garapenerako gaztelaniak dituen tresnen eta baldintzen ehunekorik ere.
    Eta jakin badakite, eskolan gezurrezko "berdintasunezko" baldintzetan jarrita, euskararen berreskurapena errotik baldintzatuko dutela.
    Bide batez, gaztelania baztertuta egon delako mezu gaizto eta faltsua zabaltzen dute gizartean. Halakorik!
    Larrua behar da!
    Celáa, Bengoa, López, eta konpainia... Zergatik ez dituzue euskara eta gaztelania "berdintasunezko" baldintzetan jartzen Osasun arloan, lan arloan, Administraziotan, Ertzantzan, Hedabideetan, eta abar?
    Etxezarretak eta, ez dute horretaz guztiak zer esanik?

    Ezin da aipatu gabe utzi alderdi "euskaltzaleen" erantzun epel, trixte eta behin behinekoa; gauzak diren bezala.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>