Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskadi profunda, lehendakari superficial baten aburuz

martinrezola 2009-10-28 @ 09:22

Kirmen Uribe zoriontzeko Lehendakariak idatzitako artikulu hura irakurri nuenean, zur eta lur geratu nintzen Uribe “en la Euskadi profunda” jaioa dela esan zuenean. Ez zitzaidan batere egokia iruditu eta halako egoezin batekin geratu nintzen. Atzoko El País-eko edizioan, Anjel Lertxundik azaldu zizkidan tripako minen arrazoiak. Eskerrik asko, Anjel.

 


"(…) Baina gure kasuak badu besterik ere: Euskadi profunda esaten denean, hizkuntza ere tartean dago. Euskara da, aldez edo moldez, lurralde bat Euskadi profundan kokatzeko ezaugarri ezinbestekoa: Goierri ETAkideen bihitegi izan zenetik gaurdaino, Euskadi profunda erabili izan denean, euskara paketean joan da. Areago: Euskadi profunda deitzen zaien lurralde horiek gehienetan ekonomikoki aurreratuak baitira, susmoa dut izendapen horrek bilduko lituzkeen ezaugarriak abertzaletasunaren (ideologiaren) eta euskararen (inkulturaren) eremuetan bilatu beharko nituzkeela nagusiki.Nork bere mundu-irudia du, baina horrek ez du deus legitimatzen: euskal hiztunok ere badugu geurea, baina nire lana ez da nire talaiatik ikus nezakeen beste balizko Euskadi sakon bat deskribatzen hastea, hango lurraldeak izendatzea, gaitzestea, zanga zangago egitea. Hitzen eta espresioen erabilera zuzen batetik abiatuta eraikitzen da lurraldeen eta hizkuntzen arteko harmonia. Eta oker ez banago, horixe du lehendakari batek egiteko nagusi."

 

Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>