21 ikusteko jaio gara!
burunda 2009-10-27 @ 11:59
Eusko Legebiltzarreko atzoko saioan, PSE, PP eta UPyD alderdiek mozioa adostu zuten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatuz Osakidetzako lanpostuetan euskarari ematen zaion balorazioa gainontzeko merituetara berdintzeko.
Talde horien iritziz, gehiegizkoa omen da euskarari ematen zaion balorazioa eta "diskriminaziorik egon ez dadin" behar diren neurriak hartzeko eskatu zioten Rafael Bengoa Osasun sailburuari.
Argi dago aipatutako hiru alderdi horientzat euskara, alemaniera edo esku-lanak maila beretsuko gaiak direla. Ondo ei dator euskaraz jakitea, baina diskriminazioa omen da beste "meritu" batzuk baino gehiago baloratzea.
Alderdi horientzat, praktikan euskaldunok ez dugu euskaraz hartuak izateko eskubiderik, edota agian, Osakidetza euskararen ghetto bihur ez dadin neurriak hartzen ari dira, duela gutxi EAJrekin batera onartutako XXI. Mendeko Itun Berrian agindu (mehatxu?) egin zuten bezala.
Hau omen da datorkigun hizkuntza politika: lanpostu publikoetan "el euskera en libertad", alemaniera, ingelesa edo doktoradutzak bezala. Nahi duenarentzat. Eta euskarazko zerbitzua jaso nahi duena, izorra dadila... ¡A jugar! Hiruzpalau belaunaldi barru hitz egingo dugu eta orduan ere, kontuz!
Oso jokabide ez-nazionalista eta moderno-askoa.
Hori bai, "el castellano por c...". Ez-nazionalisten Espainian gaudenez guztiok daukagu espainieraz mintzatzeko betebeharra, baita basko nazionalistok ere.
Ederra ziria.
Atrebentzia edo ameskeria ez bada, izugarri gustatuko litzaidake euskaltzale ez-nazionalisten iritzia ezagutzea. Blog hau berau iritzi guztietara zabalik dago. Argi apurrik egingo ote digute?
Categorías : Berdintasuna |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Beti ernegatzen Burunda!
Ba zuan ba garaia! Kontu ezaguna zen Baskongadetako mirikuek mirikuntzaz ezer gutxi dakitela, euskaraz asko eta ondo jakinagatik, usoak hegaz bezala.
Aldiz, Burgos aldera edo Logroñora edo Nafarroara hurbiltzea nahikoa izan da eta da (zintz dagit) gaitz guztiak sendatzeko eta osatzeko, miriku total belarrimotx eta trenakekarrikoen eskutik, baina ehundik-ehun profesional onak, euskarak ez baitie burmuinean trabarik egiten.
Sudurluzearekin nator Burunda, intrusoarena eginaz. Zuk deia euskatzale ez-nazionalistei (oximoron ote?) egin diezu, eta nik erantzun. Hara Burunda, zenbat bider entzun dugu zuk ez-nazionalistatzat (nor ez da nazionalista: Basagoiti, Ares, Rosa Diez?) jotzen dituzun horien ahotik ez direla nahastu behar euskera eta politika? Areago, igandean horiek guztiak Ajuria Enean bildu ziren Estatutuaren mirariak goresteko. Hara zer dioen Estatutuko 6. artikuluko 1. paragrafoak (itzulpena nirea da): Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza, eta gaztelaniarekin batera ofiziala da …..).
Bain ahorrek berdin dio, Burundu. Komunikabideetatik % 95ª euren eskuetan dituzten, eta guk beltzez ikusten duguna, eurek zuriz salduko dute.
Deia ez diezu egin behar ia-ia existitu ere egiten ez diren espainol-nazionalista euskaltzaleei; galdera, Burundu, ekimen hori Legebiltzarrean onartu duen alderdietako baten ordezkari linguistikoei egin behar diezu: Ramon Etxezarreta, Patxi Martinez de Marigorta eta Lurdes Auzmendi. Horiek dituzte euskalduntze gaietan ardurak, eta horiek eman behar dute euren iritzia.
Gureak egin du! Aste honetan, blog honetan honako hau idatzi dut: politikoei ez zaiela interesatzen oraingo egoera aldatzea, eroso agintzen baitute eta eroso bizi baitira...
Hona hemen horren proba! Ez da izan beharrezkoa bi egun pasatzea, beste erazo bat jasotzeko...
Haien trikimailuak agerian daude, garbiago ezin dute adirazi, euskara dakigunok ghetto batean nahi gaituzte sartu. Erritmo eta arau hauekin inoiz ez dira parekatuko Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntzak. Eredua sustraietatik aldatu behar da, bestela jai daukagu!
Kaben zotz…, inork esaten ez badu, neuk esan beharko dut: hamaika (hamar + bat) urte daramatzat alabekin Osakidetzan bueltaka eta sekula ez dut aurkitu euskaraz egingo digun langilerik (Gastezetik ari naiz, badakit beste eskualde batzuetan egoera honbea dela). Alaba txikienak jaiotzetik duen arazo bat dela eta, dozenaka espezialista, pediatra, erizain, laguntzaile, pipa-saltzaile… ezagutu ditut, den-denak beti erdara “amablean” (batean, espejismo antzeko bat bizi nuen, baina azkar aienatu zen). Eta hori guztia Jaurlaritzan PNVk agintzen zuen bitartean.
Gainontzean arrazoi duzue, HPSko sailburuordeak esan beharko luke konforme dagoen ala ez Legebiltzarrak onartu duen proposamenarekin. Rudolf Aresek esan zuen lehengoan, Donostiako manifestazioa dela eta, “Algo tendrá que decir el presidente del PNV al respecto”; ba horixe pentsatzen dut nik: zerbait esan beharko dute hizkuntza politikako arduradunek honetaz guztiaz. Bestela, ematen du euskara gero eta ez-tranbertsalagoa dela, HPSko buruak esaten duenak ez duela zerikusirik Osasuneko buruak dioenarekin, biak planeta diferenteetan biziko balira bezala; batak gaizto aurpegia jartzen duela, eta besteak aurpegi goxoa.
Burundi: ez zakiat ni nazionalista naizen edo ez (beno, piperpotoa edonon jarri digutenetik pittin bat gehiago, agian); baina izatez gerotan, oso nazionalista epela. Besteak beste, herri honetan euskal nazionalista ez-euskaltzale askotxo dagoelako.
Betigoal. Galdera ez zen benetako ez nazionalistentzat, Mattin, dedio! Gehixeago xehetuko dut badaezpada ere.
Irrikitan nago Espainiaren bat-tasun erabatekoaren aldeko alderdietako kide euskaltzaleen iritzia ezagutzeko. Irrikitan.
Baina nago, egonean zain jarraitu beharko dudalakoan...