300etik gora mintzalagun Gasteizen
tiraka 2009-10-08 @ 08:18
Hirurehun pertsonatik gora aritu ziren iaz, Gasteizen, Mintzalaguna programan, berrogeita hamar taldetan banatuta.
Parte hartzaileek oso ontzat jo dute esperientzia, jasotako iritzien arabera.
Mintzalaguna Egitasmoak aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskaini nahi dizkio euskal hiztun orori. Horretarako, hainbat jarduera proposatzen dira, taldeka, dinamizatzaile baten koordinaziopean.
Izena emateko epea urriaren 15etik 31ra bitartean izango da. Edozein euskaltegi edota gizarte etxetan egin daiteke. Urte osorako matrikula, 10 euro.
Xehetasun gehiago, Gasteizko udalaren webgunean.
Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


JL Barbería eta Unionista uniformista ustez "plural" guztien informaziorako:
Mintzalagun egitasmoa erabat borondatezkoa da.
Parte hartzaileek borondatez hartzen dute parte eta dohakoa da.
Bertan jarduteko ez dago abertzale gaiztoa izan beharrik ez zementuzko burura eduki beharrik ere.
Ez da Progrom bat, programa bat baizik.
Ez horregatik.