Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Wanted, non zaudete?

egorospe 2009-10-02 @ 09:08

Etorri berri guztiei zor zaie begirunea. Denbora behar dute ingurua ezagutu eta egokitzeko. Horregatik-edo politikan 100 egun eskaintzea izaten da ohikoena, lehenengo egunetik gehiago egurra ematen ez ibiltzeko. Ez dakit nola behar duen izan horrek euskara eta kultura kontuetan. Niretzat bi bide daude. Bata: lehengoari ekitea; bestea; bide eta egitasmo berriak asmatzea. Baterako zein besterako nahiko egun joan direla irizten diot, eta ez dago ezeren eta inoren aztarnarik. Ezin besterik esan, penaz: Wanted, non dira?

 Non zaude Etxezarreta, non Martinez de Marigorta, non gainerakook? Entzuten da –pasilloetan eta- galduxe modura zabiltzatela; entzuten den moduan HABEko bileran interpreteen lana behar izan zenutela. Hori, baina, funtzionarioen uste eta asmo txarrak baino ez dira izango. Zurrumurru hutsak. Izorratu gurea. Edo, okerrenean, iritzi/alderdi batenganako herra.

Nik pentsatu gura dut baduzuela ondo aztertuta Euskararen Erabilerarako azken Plana, Baztarrika, Lozano eta horiek prestatuta utzi zutena.

Nik ziurtzat jotzen, halaber, Martinez de Marigorta eta Ausmendi itzultzaileek prestututasun guztia erakutsiko dutela –boterera iritsi diren honetan- euren profesioaren ajeak –eta asko dira!- onbideratzeko.

Ez dut dudarik, azken batean, euskarak Administrazio honetan bizi duen egoera anormalari aurre egingo diozuela tinkotasunez. Laguntza behar baduzue, eskatu!! Bai, bai, ez dudarik egin: gu “de la cosa”kook  (horrela deitzen digute euskara lan-tresna legetxe erabiltzen dugunoi), nahiz eta gehienbat beste pentsamolde batekoak izan, gertu gaude bultza egiteko, Tira egiteko. Ez, ordea, denbora galtzeko. Ez lehen, ez orain.

Gure ideia eta pentsaeren gainetik –ez horretan dudarik egin- gure hizkuntza eta gure profesioak daude, bata zein besteak zeharo desprestigiatuta –baita orain baino lehen ere!!-. Gehienok ez genuke arazorik izango zuekin batera jarduteko -lehen ere beste batzuekin jardun moduan-, baldin eta zuengan borondate eta asmo onak antzematen baditugu.

Orain artekotik ezin ezer esan, ez bada ez zaituztegula entzun, ez ikusi ezta sumatu ere. Wanted, non zaudete?   


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(3) »

  1. Auskalo — 2009-10-02 - 22:57:16 GMT 1

    Aurrekoena berdintzeko ez dute askorik agertu beharrik izango.

  2. Martin — 2009-10-05 - 11:27:08 GMT 1

    Artikulu belikosoegia, nire iritzirako.
    Wanted gaizkileen afixetan erabili ohi da, oker ez banago. Eta "la cosa" uste dut "gatazka", "el conflicto" famatua izendatzeko erabili izan dela nagusiki (Iban Zalduaren luman, batez ere), ez euskararen afera prezisamentean. Ez genituzke nahastu behar.

  3. egorospe — 2009-10-05 - 15:21:41 GMT 1

    Halan izango da Martik, zuk badiñozu. Baina ez legoke txarto gogoratzea hasiera batean zulo ETAk bahituak erabilitako lekuei deitzen zitzaiela; eta egun, baten bat -bost axola diola bahitzeko arrazoia- gordetzeko. Eta beste horrenbeste wanted berbari dagokionez.

    Hari horri ekinez beste horrenbeste esan genezake zuk erabilitako belikositate berbarekin, zeinaren jatorria latineko bellicus-a-um hitzean egon beharko bailuke; alegia, guda kontuetan.

    Uste dut, Martin, gaur egungo artikulismoa hitz/termino potoloak erabiltzea artikulua bera puzteko edo atentzioa pizteko taktika baino ez dela.

    Eta Iban Zaldua aipatzen duzunez, bat nator berarekin -eta zurekin ere- kritika norbere etxean eta auzokoan -bietan- egin behar denaz, zure aurretik hemen bertan baten batek aditzera eman gura izan duen eran.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>