Lotsaizuna helburu
burunda 2009-09-30 @ 12:12
Eremu euskaldunean, eskubide berdinak dituzte erdaldunek eta euskaldunek… teorian. Eremu erdaldunean, euskal hiztunak populazioaren %8 izan arren, ez dute inongo hizkuntza eskubiderik Herri-Administrazioen aurrean. Zero. Eremu mixtoan (Iruñerria, Agoitzaldea…) Nafarroako biztanleen erdiak bizi dira: 300.000 inguru, eta horietatik 60.000 (%20) elebidunak dira, hau da, Bilbon edo Gasteizen baino gehiago, adibidez.
Ezaguna da Nafarroa hirutan zatitu zutela euskararen erabilerari dagokionez. Erdaldun elebakarrentzat Nafarroa bat da, baina euskal hiztunentzat hiru Nafarroa ezberdin daude.
Euskal hiztunak bigarren mailako herritar eremu mixtoan ere
Herri-Administrazioarekin harremanetan, euskaraz jarduteko aukera aitortzen zaie euskaldunei (euskal hiztunak) Eremu mixtoan, baina erne! Herri-Administrazioko kideek ez dute zertan euskaraz erantzun!!!
Seme-alabak euskaraz eskolatu daitezke eremu merveilleuse horretan… baldin eta behar besteko eskaria dagoela erakusten bada Herri-Administrazioaren aurrean.
Kale, errepide eta eraikin publikoetako seinalizazioak, ele bietan egon behar luke teorian, baina 2000tik hona, seinalizazio elebiduna ezabatzen ari dira, erdara hutsezkoarekin ordezkatuz.
Herri-Administrazioan lan egiteko euskara oso gutxitan hartzen da aintzat. Ingelesa, alemaniera edo frantsesa beti, ordea.
Noain, Aranguren, Galar eta Beriaingo (Iruñerrian guztiak) herritarrek seme-alabak euskaraz eskolatzeko eskubidea eskuratzearen aurka daude UPN (eta PP).Egunotan prentsan aipatu den legearen aldaketak hori besterik ez zekarren praktikan: seme-alabak euskaraz eskolatzeko aukera izatea herri horietan, PSNk aurretiaz ezarritako baldintza bat betez gero, gainera: herri horietako udalbatzek eremu mixtoan sartzeko aukera onestea!
Bestela esanda, pentsa Barakaldoko udalak euskaraz eskolatzeko aukera ezeztatzen diela bertako herritarrei, edo, fikzioaren eremuan murgildurik, Azkoitikoak erdaraz eskolatzeko aukera ukatzen diela bere eraginpeko herritarrei… Onartezina inondik inora, ezta? Bada, horixe besterik ez zen Noiain, Aranguren, Galar eta Beriaingo herritarrei emango zitzaien aukera, kasurik onenean: seme-alabak euskaraz eskolatzeko eskubidea.
Alabaina, horren aurka ere agertu dira UPNko extremista ultraeskuindarrak. Espero zitekeena bestalde, inoiz ez baitute beren nortasun politiko muturrekoa ezkutatu.
Beste alderdi politikoen erantzuna
CDN-k duintasunez erantzun dio UPN-k egindako xantaiari, eremu mixtoa zabaltzeko aukerari eutsiz. Ordainetan, gobernuan zeukan ordezkaritza guztia galdu du. Jarrera txalogarria, areago egungo politikagintzan.
PSN-k bizia barkatu digu Nafarroako euskaldunoi beste behin ere. PSNtarren buruak, Roberto Jimenezek ez ditu euskara eta euskaldunak estimu handitan. “El euskera no es una prioridad de los socialistas” edo “El euskara es una cuestión de los nacionalistas” bota ditu egunotan, beste lora batzuen artean. Aipatutako herriei eremu mixtoan sartzeko aukera ematearen alde egin du, baina uzkurkeriaz beti ere. Irakurri bestela bere hitzok: “con la tramitación de esta modificación, el debate sobre reformas de la ley del vascuence ya se ha cerrado y quien tenga más expectativas a futuro, que se olvide, porque nuestro voto va a ser sencillamente negativo"… Ez zitekeen gehiagorik espero “vasco” hitza bere taldekide Jose Luis Castejón (zendua tamalez) iraintzeko asmoz erabili ohi zuenaren aldetik.
Nabai-ren ustez: "se ha puesto de manifiesto el perfil autoritario de UPN y emplazamos al PSN a un análisis y reflexión serio sobre el tipo de Gobierno que está sosteniendo", … “el Gabinete de Sanz ha utilizado precisamente el euskera para convertirlo en arma arrojadiza e instrumento político".
“Ezker Abertzaleak”: "el reto sempiterno del espacio españolista de desterrar cualquier atisbo de identidad euskaldun conlleva una agresividad en las ideas y los hechos ante cualquier percepción de avance de la misma"
IUN-ek: "Esto es negativo y roza el esperpento. Es muy significativo que la causa de esta ruptura sea una reforma de la ley del euskera que incorporaba criterios estrictamente de atender la demanda social"
PP-k azkenik: “los navarros no votaron al centroderecha para que desde el Gobierno se aplicasen las políticas socialistas…”. Hauteskundeak aurrera daitezela eskatu dute, bidenabar.
Nafarroako UPN-k eta PSN-k euskararen normalizaziorik ez
Ghetizazioaren aldeko politika bortitza darabilte, lotsa gabe batzuek, disimuluz besteek; egunetik egunera nabariagoa da hori. Argi dagoen bezala, oposizioan dauden alderdien erantzuna oso epela eta pobrea dela oro har. Euskara ez dago politikari “euskaltzale” profesionalen agendan? Egon behar luke bada, batez ere, euskaldunak guztiz baztertu nahi dituztenen agendan badagoelako, nabarmen egon ere.
Categorías : Berdintasuna | Euskara |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Mitxelena XVI.a
Goiko argazki hori, bi katebegi galduen besarkada, honela irudikatu du Zaldieroak.