¡Euskal Herria existe!
Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du “Euskal Herria” terminoa ezabatuko kurrikulutik… "por la sencilla razón de que Euskal Herria existe, es el país del euskera y es un territorio de cultura y lengua común que compartimos los vascos". Hain bistakoa eta arrazoizkoa den kontu bat, amaigabeko eztabaidagai bilakarazi dute UPN-PPtarrek. Baita zenbait PSOEtarrek ere. Funtsik gabeko eztabaida honen gaineko ergelkeria gehiago ez entzuteko esperantza baina, urtu egin zaigu goizeko lehen partearekin batera: dagoeneko, UPNko Catalán jaunak adierazi du ez dagoela Jaurlaritzaren erabakiarekin batere konforme eta abar, eta abar… Errapeari tiraka jarraitu nahi lukete hauek ahal den beste, nahikoa etekin atera ez baliote bezala. Kokoteraino.
Eskerrak! Urduritzen hasita nengoen, urte hauetan guztietan non bizi eta nagusiki nondik ibili naizen ere, benetan gertatutakoa ote zen zalantzan. Eskerrak, kostata, baina Isabel Celáa Hezkuntza kontseilaria auziaz argi eta garbi (eta zentzuz) mintzatu den.

Zabaldu
del.icio.us