Ertzaintzan aldaketarik ez?
Ez dugu geuk auzitan jarriko HPSko arduradunen euskaltzaletasuna, ez aurrekoena, ez oraingoena ere.
Auzitan jar dezakeguna, baina, Ertzaintzaren arduradunen hiritar euskaldunekiko arreta da, aurrekoena bai eta oraingoena ere bai.
Nola da posible oraindik ere Iñaki Arruti lasartearrak jasandakoa bezalakoak irentsi behar izatea?
Diskriminazioaz hain lotsa gabe hit egiteko ohitura duten zenbait politikari eta kazetarik, ez al dute ezer esateko horrelako poliziakerien aurrean?
Ares jaunak edo dagokionak, zer edo zer egiteko asmorik ba ote du?
Etxezarreta jaunak auzi honen gainean interesik agertuko duela ez dugu zalantzarik.
Horra hor Arrutiren kontakizunera lotura.
Lehengo lepotik... ertzaintza!
Oharra:
Noski, Goardia zibila, Polizia Nazionala eta banderak zabaltzen lanpetuta dagoen ejerzitoa aipatu ere ez ditugu egingo... Zertarako?

Zabaldu
del.icio.us
2009ko Ukan saria Iñaki Arrutirentzat, zalantzarik gabe.
"2007an sortutako sari honek xede bakarra du: Euskararen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazioaren alde aparteko lana burutu duten edo eta burutzen ari diren pertsona fisiko edo juridikoei jendaurreko aitorpena egitea eta, aldi berean, gizarteko gainerakoak lan horretan parte hartzera bultzatzeko bide izan daitezkeen merezimenduzko jardun horiek agerian jartzea."
Mattin | 2009-07-28 - 05:56:56 GMT 1 #
Bat nator. Ukan saria Arrutirentzat.
Juanín | 2009-07-28 - 09:43:08 GMT 1 #