Berriz ere muturka
Ikastoletan oraingoan. Batasuna eta EAJren arteko dema omen dago Ikastolen mugimendua kontrolatzeko. Beti bezala. Lehengo lepotik burua.Antzeko edo bestelako prozesuak ezagutu ditugu euskaltegietan ere, adibidez.
Emaitza "bikainak" eman dituzten prozesuak beti ere...
Kontrolaren kultura partidistak itotzen gaitu , nahiz eta jakin gisa horretako gora-beheren ondotik, euskalgintza oso ahulduta irten ohi dela.Ez gara gauza minimoak ere adosteko, gutxi izan arren, hizkuntza galbidean daukagun arren eta izaera inperialista duten estatu boteretsu biren aho zuloan egon arren.“Zorionak” beste borroka arras kaltegarri hori piztu dutenei.
Zuek bai zuek!

Zabaldu
del.icio.us
Ez zarete ezertaz konturatzen. Jokaldi taktiko-estrategikoa da. Nazionalista espainiarrak orain barre eta barre hasiko dira, pentsatuaz hain gutxi izanda ere gure artean ostiaka ari garela berriro, arrazoi guztiz.
Bai-nan, barrez leher eginda daudenean, elkar ostiatzeari utziko diogu eta euskara salbatuko dugu di-da batean, beraiek despistatuta dauden bitartean.
Hala bedi.
Jago | 2009-07-13 - 08:40:24 GMT 1 #
Bitartean, ikastoletako hainbat irakasle prestu, lan eta lan, baita uztailean ere, beti beharrean...
Eredu on horietako bat:
http://www.youtube.com/watch?v=s_m-EJUw14c&feature=player_embedded
[Iturria: http://zirikteroak.ning.com/video/ikastola-libreagoa]
gorkaazk | 2009-07-29 - 14:55:10 GMT 1 #
Ikastolako irakaslea naiz eta Gorkak aipatzen duen bideoaren egileetako bat (benetako lana Ubuntu ikastolako ordenagailu guztietan instalatzen aritu diren horiek burutu baitute).
Ez dakizu zenbat identifikatzen naizen zure mezu honekin. Alderdien arteko tira-birak, pertsonalismoak, boterea kontrolatzeko grina... Horiek dira honen guztiaren atzean ezkutatzen den errealitatea.
Bitartean, ikastolak erakunde irekiagoak, askeagoak eta alderdikeriez harago ikusi nahi ditugunok, baztertuta eta inpotenteak sentitzen gara.
ordizia | 2009-07-29 - 17:28:13 GMT 1 #
"Kontrolaren kultura partidistak itotzen gaitu , nahiz eta jakin gisa horretako gora-beheren ondotik, euskalgintza oso ahulduta irten ohi dela"
Bete-betean asmatu duzu Ikastolen Elkartean dagoen arazoetako batekin. Egitura hierarkiko eta zurrun batean, boterearen atzetik dabiltzate hala batzuk nola besteak. Balio profesionalari baino gehiago, gertutasun politikoari ematen zaio lehentasuna askotan langileak kontratatzerakoan.
Lehenengo horren ondorioa da Elkarteak agertzen duen izaera endogamiko eta korporatiboa. Kanpotik jaso daitezkeen "erasoen" aurrean "talde izpiritua" defendatu behar omen da; kate-motzean dena ondo lotuta edukitzea ezinbestekoa da. Hortik dauden mesfidantzak, sekretismoak... Penagarria. Desde luego, ezin da esan Ikastolen Elkartea XXI. mendeko erakunde ireki, dinamiko eta partehartzailea denik.
Ni pertsonalki nazka-nazka eginda nago kontu horiekin. Gure ikastolarentzat azken hamalau urte hauek oso gogorrak izan dira. 95eko publifikazio prozesuaren ondoren Jakintza ikastola oso kaltetua atera zen, matrikulazioak behera nabarmen egin zuen eta okerrena da, beherakada horren jatorria ez zela egon arrazoi pedagogikoetan, politikoetan baizik. Lan gogora egin behar izan dugu azken urteotan egoerari buelta emateko. Lan-ordu asko eta izerdi piloa bota behar izan dugu baina azken urteotako matrikulazioak berriro egin du gora nabarmen. Satisfazio handia izan da gorakada horren zati bat behintzat, gure lanari esker izatea.
Baina errealitate hau bost axola zaien zortzi politikiloen arteko rifi-rafe horien ondorioz, sei urte atzera egingo dugunaren beldur naiz. Ikusiko dugu otsailean, zein eragin izango duen honek guztiak matrikulazioan.
jolaus | 2009-07-29 - 18:02:38 GMT 1 #