Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

El Parlamento de las sopas con honda

burunda 2009-06-29 @ 11:24

barredanko.jpgEdo antzeko zeozer du izentzat larunbat goizetako Radio Euskadi-ko saio batek.

Bertan biltzen dira zapaturo PPko, PSEko eta PNVko ordezkariak, hiru horiek beti.

Gainera, irrati publiko horren irizpide ponderatuaren arabera, gutxiengoen alderdi gutxituek (Aralar, EB, EA eta UPyD) irratiratzeko aukera izaten dute noizbehinka.

Batasunakoek ez.

Sarri euskarari buruzko eztabaida jasangaitzak entzun izan ditugu irratsaio horretan.

Azkena larunbat honetan.

Irratian ziren betikoak eta UPyDko Gorka Maneiro.

Gaia: A ereduan euskarazko ikastorduak gehitzeko, Isabel Celáak agertutako asmoa.

Egoera: PP, euskarazko ikastorduak gehitzearen aurka.

UPyD eta PSE, Celáaren proposamenaren defentsan.

EAJ… ???

Berriz ere, askoz seguruago eta sendoagoa gertu ziren PP eta PSEren ordezkariak, defendatzen dutenak defentsa zaila duen arren.

Euskararen defentsan abertzaleak berriz ere herren. Etxeko lanak egin gabe nabarmen. Argudio gutxi azaldu zuen Egibarrek, arrazoia bere zuelakoan. Beste behin agerikoa izan zen ez dela nahikoa euskalduna eta euskaltzalea izatea. Horrez gain gaiak ongi prestatu behar direla. Unionistek egin ohi duten bezala.

Arrazoirik gutxi edo batere gabe, argudio mordoa ekarri zuen Leopoldok, “aukera-askatasunaren” izenean, eta irabazle suertatu zen, nabarmen.

Hortaz gezurra nagusi da behin eta beste behin hedabide nagusietan, inpunitate osoz.

Euskara ez dago agendan… Edo bai, badago, baina erdalzale uniformisten agendan batez ere…


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>