Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Prestakuntza euskaraz, badator...

garruze 2009-04-01 @ 14:16

 gfa.gif

  

 

 

 

Lerro hauen bidez zoriondu nahi ditut Gipuzkoako Foru Aldundiko 12 lagun, izan ere, Administrazio elektronikoari buruzko ikastaroa euskaraz hartzea eskatu zuten eta eskabide sinple -baina era berean ausart- horrekin Lehendakariordetzari erronka polita bota zigun.

 

Hala da, duela hilabete bat-edo Administrazioa Modernizatzeko Sailburuordetzara eskari bat heldu zen Gipuzkoako Foru Aldunditik, administrazio elektronikoari buruzko ikastaro bat emango ote genuen, gaztelaniaz saio bat eta beste bat euskaraz.

 

Gaztelaniazkoan 40 bat lagun egon ziren, eta haien artean zenbait euskaldun. Euskarazko saioan, berriz, 12 lagun soilik 

 

Alabaina, 12 lagun horien eskabideak behartu gaitu Lehendakariordetzako zenbait teknikariri eta Lehendakariortzari lotutako erakunde batzuen (Izaera Pertsonaleko Datu Babeserako Agentzia eta IZENPE) lankideei gaztelaniaz genuen material guztia euskaratzen, terminologia adosten, euskaraz hitz egiten ohituta ez dagoenari ahalegin hori egiten...

 

Eskabide horiek guztiek bide eman diote aurrerantzean eukarazko saio gehiago egoteari.

 

Esperientzia polita izan da benetan. Irakasle lanetan jardun dugunok oso gustura aritu gara eta  oso lankidetza aberasgarria sortu da gure artean. Hona hemendik Gipuzkoako Foru Aldundiko 12 lagun horientzat gure eskarrik beroenak!!

 


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(3) »

  1. zazpi — 2009-04-02 - 08:23:28 GMT 1

    Bejondeiela, bai horixe! Ea hemendik aurrera ere horrelako ekimenak Jaurlaritzara hedatzen ditugun. Etorkizuna gure esku dago.

  2. Estitxu — 2009-04-02 - 15:59:47 GMT 1

    Horrek erakusten du langileok eragin ahalmen handia dugula eta ekin beharra dugula, emaitzak eskura daudela.
    Erakusten du era berean, euskara ez dagoela oraindik politikari abertzale gehienen agendan.
    Hala ere, PSErekin euskaraz askatasunez jardun ahal izango dugunez, pentsatzekoa da egoera errotik aldatuko dela... onerako

  3. Sergio — 2009-04-02 - 16:25:36 GMT 1

    Seguru nago 12 ikasle horiek, zailtasunak zailtasun, zuku gehiago aterako ziotela ikastaroari, beste 40ek baino. Eta Garruze eta beste irakasleentzat pizgarri bat ere izan zela.

    Estibaliz: ez dakit ba, egoera errotik aldatuko den. Nire lankide euskaldun asko entzuten ari naiz Patxi eta Basagoitiren euskarafobiaz haserre... castellano ederrean, beti bezala.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>