Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ARNASA

tiraka 2009-03-31 @ 12:11

koi.jpg

Arnasa hobeto hartzen laguntzen duten berriak ere, agertzen dira, lantzean behin. Madrilgo El Pais-en País Vasco gehigarriak dakar berria:

Koi Lertxundi Athletic-eko futbolariaren berri ematen digu.

Berri onak, ze demontre.

Futbolaz gain, beste lan batean ere ba omen dabil Koi.

Gestoria bateko kide omen da, eta besteak beste, “Euskal Coaching” delakoa eskaintzen dute, edozein talderen jarduera euskalduntzeko, enpresa bat izan ala kirol taldea izan. Lertxundik, gainera, Otxandioko gaztetxoen futbol taldea entrenatzen du… euskaraz.

Ez da soziolinguista edo normalkuntzako teknikari izango, baina argi dauka:

“euskaraz jolasten eta gozatzen duen haurra, euskaraz biziko da”. Ez da gutxi.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Gorri ta zuria — 2009-03-31 - 12:43:24 GMT 1

    Aupa Koi, eta aupa Athletic! Maiatzaren 13an, 25.a!!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>