Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

30/03/2009 GMT 1

Letra baten aldea...

martinrezola @ 10:37

Nola zer telebistako komiko hura, "Yo, sigo" behin eta berriz esaten zuena? Bai, Felipito Takatún. Ba, ni berdin.

Martxoaren 24an argitaratu zen Jaurlaritzako intranetean Lanpostu Lehiaketako kategoria batzuetako behin-behienko lanpostuan esleipena. Dokumentu garrantzitsua, garrantzitsurik bada.

  

image001.png 

    



Ezetz asmatu, hor "kontsultatu ahal da" jartzen duen tokian klik eginez zer agertzen den? Bai, hauxe:

 

image0021.jpg  

Euskaratik gaztelaniara salto. Ez dago euskarazkorik, ala? Bai, egon badago, baina beste toki batean. Esteka egin dute oker, euskarazkoa ahaztuta. Edonori gerta dakioke. Horregatik bidali nuen ohar bat esanez oker zegoela informazioa jarrita. Eta nola ez duten konpondu eta ez didaten kasurik egin, ba hementxe nire protesta. Erraza da konponketa, helbide-lukainka luze horrretan "es" jartzen duen tokian "eu" jarri eta mirakulua gertatzen da. Neuk egin dut proba eta hementxe dago emaitza. Letra baten aldea zer den...

image001.jpg






 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!