Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

12/02/2009 GMT 1

Gipuzkoako Foru Aldundia eredu

martinrezola @ 11:28

gfa.jpgBeheko albistea lapurtu dugu Sustatutik. Eta inbidia pixka batekin geratu gara, adibidez, Jaurlaritzaren Intranetaz gogoratu garenean.

Hemen, Jaurlaritzan, Lanpostuen Analisiaren Inkesta Berria 2009 Galdera-sortaren sarbidea klik egin eta tatxan! sorpresa!

Cuestionario de puestos de trabajo

  • Informe previo antes de cumplimentar el cuestionario (NO RELLENAR AQUI)
  • Rellenar cuestionario 2008 de puestos de trabajo
  • Informe del cuestionario terminado

Hor eskuinean, botoitxo bat, “Idioma” klikatu behar da berriro euskarazko bertsiora bueltatzeko, bestela “inertziak” gaztelaniara eramaten zaituelako. Eta horrela beste asko. 

Zenbat kilometro daude Lakuako Donostia kaletik Donostiako Gipuzkoa plazara? Batzuetan ematen du gero eta urrutiago daudela. Huskeria dirudite, baina hor aipatzen diren neurriak, txikiak dira, zehatzak, baina urrea balio dute. Ez dezagun esperantza gal. Ea aurki animatzen diren hemengo agintariak ere horrelako neurriak hartzera.

 (Iturria Sustatu) 


Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardueretan euskara normalizatzeko dekretu mamitsu parea onartu berri du Diputatuen Kontseiluak, eta publiko egin dira. Besteak beste, Aldundiko langileei euskarazko tresna informatikoak ezarriko zaizkie ordenagailuetan: erdarazko bertsioak izateko, idatziz eskatu beharko dute. Horretara begira, etorkizuneko garapen informatikoetan derrigor egon beharko du euskarak. Halaxe diote tresna eta aplikazio informatikoei dagozkien puntuak:

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan programa informatiko komertzial edo orokorrak instalatzean, horiek euskarazko bertsioa badute, bertsio hori instalatuko zaie Foru Aldundiko langile guztiei. Langileek aukera izango dute, hala ere, gaztelerako bertsioa instalatzeko idatzizko eskaera egiteko.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan erabiltzeko berariaz sortzen diren programa edo tresna informatikoak bi hizkuntza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Departamentu edo zerbitzu bakoitzak bere erantzukizunpean izango du hori bermatzeko neurri zehatz eta argiak hartzea, foru dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera sortzen diren programa edo aplikazio guztietan.
  3. Xede horri begira, programa informatikoaren moldaera sortzerakoan bertsio elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkuntza baldintzapenak kontuan hartu beharko dira. Bereziki saihestu beharko da programa osorik gazteleraz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko bertsioari, jokabide horrek sarritan zailtasun gaindiezinak ezartzen ahal baitizkio euskarazko moldaera txukun eta erabilgarriari.
  4. Foru dekretu honen indarraldiaren aurretik erabiltzen diren programa informatikoak euskaraz lan egin ahal izateko prestaturik ez daudenean, dagokion departamentuak foru dekretu hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean egutegi bat egingo du tresna informatiko horiek egokitzeko eta prestatzeko.
  5. Tresna informatiko berriak sortzeko edo zaharrak egokitzeko behar izango diren lanorduen kostua departamentu arduradunak bere urteroko programazioan sartu behar du.

Beste puntu batek Internet eta intranet sareak arautzen ditu, puntu hauekin:

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenean diren Internet eta intranet sareetako edukiak, oro har, euskaraz eta gazteleraz kontsultatzeko moduan egongo dira.
  2. Aldundiaren eta departamentuen web orrietara sartzean, euskarazko orria agertuko da lehenbizi, eta orri horretan bertan egongo da gaztelera eta gainerako hizkuntzak hautatzeko aukera, horrelakorik badago.
  3. Internet eta intranet sareen bidez izapideak egiteko aukera ematen denean, izapide horiek euskaraz eta gazteleraz egiteko moduan egongo dira.
  4. Administrazioaren ohiko prozeduraz kanpo, departamentuek beren web orrietan kanpoan sortutako edukiak jartzen dituztenean, irizpide orokor hauek jarraituko dira: a) Bi hizkuntza ofizialak modu orekatuan erabiliko dira, berdintasun printzipioan oinarri harturik. Departamentu bakoitzaren ardura izango da oreka hori ziurtatzea. b) Hizkuntza ofizialen trataera orekatuaren alde, itzulpen sistematikoa erabili ordez lehentasunezkoa izango da hizkuntza ofizial bakoitzean zuzenean eta jatorriz egindako ekarpenak sortzen ahalegintzea.

Kontu zibernetiko hauetatik haruntzago, beste hainbat kontutan ere arautzen da euskararen erabilpena: herritarrekin harremanak, ahoz, idatziz zein erregistroaren bide formaletik; lan hizkuntzak eta itzulpenen erabilpenak; errotulazioa, komunikazio publikoa eta iragarkiak; eta beste zenbait.Arau hauek guztiak aurkitu dituzue hemen:Urtarrilaren 27ko 4/2009 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena GFAren jarduera esparruan 20082012 aldirako.Dekretu horrez aparte, beste bat ere onartu da: Urtarrilaren 27ko 3/2009 Foru Dekretua, GFAn Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena 20082012 aldirako. Antolakuntzako eta prozedura jakin batzuei buruzko kontuak datoz hor, arau zehatzak baino gehiago.Bi dekretuen berri ematen duen albistea, GipuzkoaEuskara webgunean.  

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Neuri ere inbidia-puntu hori piztu zitzaidan Sustatu-n honen berri izan nuenean. Erabaki ausarta, txalogarria eta gainontzeko herri-erakundeek kontuan hartu beharrekoa.

    Hala ere, eta aurrekoari inolako garrantzirik kendu gabe, beste hau ere jakin beharrekoa da: hain neurri ausart eta sakonak hartu dituen Gipuzkoako Foru Aldundi horrek digu-laguntzak murriztu dizkio Topagunea herri ekimenari "Kultur Errota" izeneko proiektua aurrera eraman ahal izateko. Ez dakitenentzat, "Kultur Errota" hau azken urteotan Euskal Herri osoan herrietako euskara-taldeen bitartez hedatu den ekimen bikaina da. Bertan, mota guztietako kultura-ekitaldi ugari eskaintzen dira gure herriko zoko guztietan (ipuin-kontalariak, literatura-emanaldiak, diaporamak, musika...) Topaguneak, handik eta hemendik jasotzen dituen diru-laguntzei esker, prezio normalean baino merkeago kontrata daitezkeen ikuskizunak eskaintzen dizkie herrietako euskara-elkarteei. Gipuzkoako Foru Aldundiak bide honetan hartutako erabakiak kolokan jarriko du ekimen hau edo, gutxienez, ahuldu.
    Hona ekarri dut berria kontraesankorra iruditzen baitzait aurreko guztiarekin. Izan ere, ez dirudi zentzuzkoa alde batetik euskara sustatzeko ahalegin eta apostu argia egitea eta bestetik orain arte egindakoari uko egin. Goi-mailako politikan egiten denak bat etorri behar du maila apalagoko politikan egiten denarekin.

    Aitor | 2009-02-13 - 08:37:47 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!