Erabilera planak herri-administrazioetan
Izen horrekin, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren eskutik, jardunaldiak burutu dira herenegun eta atzo Bilboko Euskalduna jauregitzarreko gela zabal eta baliabidez ongi hornitutako batean.
EAEko herri-administrazioetako euskara teknikariei zuzenduta zeuden, eta erantzun oso ona izan dute, 200dik gora lagun bildu ginelarik bertan.
Aurrena, antolatzaileei zorionak! Oso ondo antolatuta egon dira jardunaldiok.
Teknikariez gain, Herrizaingo Saileko Iñaki Gurtubai edota HAEE-IVAPeko Juan Isasi ere bertan izan dira azalpenak ematen, eta HAEEren kasuan, asmo berrituen berri ematen bide nabar.
Alde ilunik aipatzekotan, argi ikusi ahal izan zen administrazioetan euskararen erabilera normalizatzen hasteko oinarriak ere ez ditugula behar bezala ezarrita oraindik. Egoera gordina da administrazio guztietan, batzuetan besteetan baino gehiago, eta teknikarien lana zaila.
Ostera, bada gogorik, animorik eta ekimenik ere.
Administrazio ezberdinetako euskara teknikariak elkarreraginean jartzea oso ekimen positiboa da. Ea sarea egituratzen hasten garen behingoz!
Gainera, arduradun politikoen arteko koordinazioa eta elkarlana abiarazteko balioko balu…

Zabaldu
del.icio.us
Ezeren aurretik esan behar dut itzultzailea izan arren, neu ere bertan izan nintzela, gure saileko erabilera planaren barruan sartuta nagoelako.
Oso interesgarri egon zen teknikarientzako ez ezik itzultzaileentzako ere bai, batez ere aspaldi arduratzen nauen eta bueltaka dabilkidan arazoa aipatu zelako behin eta berriro: irizpideak finkatu behar dira erabakitzeko zer itzuli eta zer ez.
Hizlari gehienen galdera, zalantza edo izan zen zaila dela asmatzen bi hizkuntz ofizialen erabilera bermateko zer egin behar den sortu eta zer itzuli; eta hor sartzen da nire lanarekin hain estu lotuta daukan arazoa.
Alde batetik, pozik geratu nintzen jakinda ez zela nire arazoa bakarrik (badakizue, askoren kaltea...) baina bestetik ikusi nuen ezinbestez berehala ekin behar zaion arazoa dela, izan ere, indarreango Erabilera Planean sail bakoitzaren esku uzten du erabakitzea zer itzuli eta zer ez.
Nire uste apalean, "busti" egin behar "dira" eta goi mailatik edo eman erantzun zehatz eta baliagarri bat, ezin baikara egon sail bakoitzean nor dagoen begira erabiltzek irizpide batzuk edo beste batzuk.
Hau foro ezin hobea delakoan nago ideiak edo bakoitzaren esperientzia zabaltzeko.
Jone Eiguren | 2009-01-29 - 12:15:34 GMT 1 #
Ba al dakizue hango laburpenik-edo inon jartzeko asmorik dagoen, egon ez ginenontzako eskuragarri?
Martin | 2009-01-29 - 15:52:38 GMT 1 #
Hitzaldi guztiak web orrian jarri behar zituztela esan zuten; orain, ez dakit zeinetan. Zelaik parte hartu zuen, beharbada, nerak jakingo du hobeto.
Jone | 2009-01-30 - 09:30:04 GMT 1 #
Eguerdion:
Jardunaldietan parte hartu zuten hizlari guztien txostenak eskuragarri dauzkazue helbide honetan:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-734/eu/
Asteburu ona izan.
Gemma | 2009-01-30 - 12:46:05 GMT 1 #
Bai, jardunaldiak niretzat ere oso interegarriak izan ziren eta bereziki eskertu nuen hizlariek zurikeriarik gabe aurkeztu zituztela beren esperientziak eta kezkak.
Oskarrek eta biok ere gure ekarpena egin nahi izan genuen, baina pena txiki batekin geratu naiz, izan ere, uste dut gure hitzaldiaren -bideoz emana- izenburuari ez geniola behar bezala erantzun, edo behintzat gure esperientzia zer nolako zerikusia duen korredakzioaren gaiarekin ez genuela behar bezala azaldu. Tirakan bertan Post baten bidez azaltzen saiatuko naiz.
Zelai | 2009-01-30 - 14:28:36 GMT 1 #
Aitor Etxebarriak kronika laburra bidali du Karrajua.org-era:
Erabilera planak herri-administrazioetan
Benito | 2009-02-02 - 15:44:02 GMT 1 #
Eta Lantalaneko blogean beste kronika bat:
http://www.lantalan.com/140
txerra | 2009-02-03 - 12:31:46 GMT 1 #