BBV kon-dos
Banka, gizaki arrunt guztion gainetik dagoela kontu ezaguna da.
Ikusi besterik ez dago nola “konpondu” den banku jabe gehienek eragindako azken iruzur planetarioa: gizaki arruntok patrikatik a-eskote pagatuta, hain zuzen.
Egokiena omen zen.
Horixe bera berretsi zuten, hango eta hemengo Aurrezki Kutxetako Administrazio-Kontseiluetako soldatakide diren, hemengo eta hango politikari gehienek ere (ezkerreko gehienak salbu; horiek isilik diraute joan den mendetik…).
Hain dago gainetik ze, hizkuntzen erabileraren auziak ez baitie eragiten banku eta kutxa gehienei. Bankuak kutxak baino gorago daude gainera, gu guztion gainetik (nahiz baden, Kutxa bainoago, La Cucha ematen duenik ere).
Hala, Euskal Herriko herririk euskaldunenetan ere, erraz asko aurkituko duzu, demagun BBVren bulegorik, bertoko gizon-emakumeen nahikeriei jaramonik egin barik, kartel eta iragarki guztiak espainiera hutsez erakusgai dituena.
Normaltasun osoz. Normalizazioan sakonduz (Inperioaren normalizazio ereduan noski). Zumaian, Zamoran bezala.
Gure alde egiten dute gainera. Izan ere, kartelak euskaratzeak gastua(k) dakar(tza): dela itzulpena, dela kartel zaharrak ordezkatzea, kristalak garbittu, kartel berriak jartzea...
Zer nahi dugu ba?
Iruzurrak eragindako gastuez gain, horiek ere ordaindu?
Daudela, daudela…
Ibon Bonn

Zabaldu
del.icio.us
Zumaiako BBV-n hala izango da, lotsagarria, baina nik ez daukat hain esperientzia exkaxa mundo horretako beste toki batzuetan. Cuchas eta Kutxak daudela alegia. Ezagutzen Mikel Irizar?
Kutxazainetan, XoxaNET Interneteko zerbitzuetan... enfin, normal-normal ibil daiteke gaur egun euskaraz.
Txan Pon | 2009-01-21 - 15:36:21 GMT 1 #
Mikel basamortuan dagoen zuhaiska baino ez dagoelakoan nago.
anonimo | 2009-01-22 - 22:58:48 GMT 1 #
Kutxak harrera ele bietan bermatzen du, bai, baina arreta jar egiozu arreta pixka bat leihoetako publizitate kartel handiei...
BBVrena, hori bai, goardiako auzitegira jotzeko modukoa da: euskaldunoi paso edo hablemos en cristiano, denok dakigu eta.
Txis Pun | 2009-01-29 - 10:43:32 GMT 1 #