Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Lehengo lepotik burua

berrotza 2008-12-31 @ 12:17

Euskara
Ez da nire asmoa Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko politikoek euskararen gainean ematen dituzten urratsak jarraitzea eta salatzea. Batez ere, ez nukeelako denborarik egunero bere arduragabekeriak jarraitzeko eta helarazteko.

Baina berriro, alderdi politiko batzuek hartutako erabakiak txundituta utzi gaituzte. Abenduaren 23an Eusko Legebiltzarrean hartutako erabakiak berriro euskararen aurka jotzen baitituzte. Ezker Abertzaleak proposatutako hainbat aldaketa kanpoan utzi zuten, legebiltzarkideek euskara ikasteko konpromisoa hartzea, adibidez.

Edo, Aralarrek proposatutakoa, Legebiltzarreko mahaiako ordezkariak euskaldunak izateko ezinbesteko baldintza. Ezuste galanta eman ziguten, hirukoak eta PSEkoak boto emateko unean erratu zirenean, eta alde bozkatu zuten. Askotan gertatzen den bezala, legebiltzarkideak aztoratu ziren, EAJk bozketa errepikatzea eskatu zuen, baita lortu ere. Aralarrek berriro bozketa errepikatzea onartu zuenez, urak berriro baretu ziren. Lehengo lepotik burua.

30 urte iragan eta gero, kontu hauetan ibiltzeak ez bagaitu harritzen. Akabo. Euskararekin euskal politikoek daukaten jarrera gaztelania erabiltzea eta bultzatzea da. 30 urte igaro ondoren politikoak euskara jakin behako lukete, edo gutxienez antzerako proposamena mahaiganean jarriz gero naturaltasun osoz onartu beharko lukete.

Noizko aldaketak? Noiz arte itxoin beharko dugu EAJk gaztelaniazko mugak gaindi ditzan?
G. L.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>