Euskal Gobernuaren benetako hizkuntza
Euskararekin Euskal Gobernuak daukan benetako jarrera, esaten dutena esaten dutela, gaztelania erabiltzea eta bultzatzea da.
Gaur igandean, abenduaren 21ean, egunkarian irakurtzean berriro zur eta lur gelditu naiz. Ohituta izan behar bagenuke ere, behin eta berriro errealitatea egiaztatzea jasanezina egiten zaigu.
Zenbat bilera, zenbat hitzaldi, zenbat argitalpen, zenbat iragarpen, zenbat argazki, zenbat lelo… Azken finean zenbat diru xahutzen ditu gure administrazioak euskararen aldeko ekimenetan, benetako ekintzetan kontrakoa egiteko.
Ohiko moduan, benetako uneetan, administrazioak (PNVk) barruan daukana ateratzen du, agintariek funtzionatzen duten hizkuntza bakarrari (gastelaniari) lehentasuna emanez.
Egunkari guztietan, Eusko Jaurlaritzak egunkarietako orrialde bana eta osoa xahutu du diru publiko ugari gizarteari “egun errekuperatuei buruzko aferararen Eusko Jaurlaritzak daukan iritzia” plazaratzeko. Zein hizkuntzatan?, jakina, gaztelaniaz soilik.
Dena den, diru publikoarekin, hots, herri diruarekin, ordaintzen dutenez, posiblea izango da datorren astean (batez ere oharra hau atera eta irakurri ondoren) euskaraz ere informazio bera euskaraz ere argitaratzea. Ezer kostatzen ez zaienez, guk ordaintzen dugunez, erraza izango da aste honetan zehar euskaraz ere argitaratzea. Baina beti gaztelaniaren atzetik.
Oharra: Agiriaren edukiari buruz, beste eztabaida-lekuetan landuko dut. Soilik esan, ez zaidala batere etikoa gai hau finkatzeko ohiko bideak erabili beharrean, diru publikoa erabiltzea.
G. L.

Zabaldu
del.icio.us