Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Esan ezazu euskaraz BAI!

garruze 2008-12-11 @ 16:00

       euskaraz_bai.gif                             

 Bere 10 urteak ospatzeko Kontseiluak dei bat luzatu digu euskaltzaleoi larunbatean BECera joateko. 10 urte hauetan Kontseiluak bilegile-lana bete izan du euskalgintzan eta hari esker gaur egun beste batzuek, hark proposatutakoaren ildotik, hainbat lan-ildo eta ekimen jarri ahal izan dituzte/ditugu martxan. Besteak beste, gaur herri-administrazioetan (Jaurlaritza barne) eta eremu sozio-ekonomikoko zenbait eragileen esparrutan erabilera planak pixkanaka martxan jartzen ari badira ,Kontseiluari esker izan da hein handi batean, beste eragile batzuen ahalegina eta lana ahaztu gabe.

Duela 10 urte, beste askok bezala, Bai Euskarari Akordioa sinatu nuen eta Akordio horretatik ondoen gogoratzen dudan hitza "konpromisoarena" da.  Ezin egokiago iruditu zitzaidan orduan ideia hori eta gaur egun ere horretan nabil, izan ere, euskararen alde euskaltzaleok hartzen ditugun konpromisoak dira euskara biziberritzeko tresnarik eraginkorrenak.

Norberak hartzen dituen euskarekiko konpromisoak  era askotakoak izan daitezke, bakoitzaren egoera eta gaitasunaren arabera. Baina bi dira nagusiak: ikastea eta erabiltzea.

Azken 30 urteotako errealitateak esaten digu, ordea,konpromiso horiek hartzeko orduan denok ezin dugula erritmo berari jarraitu. Batzuek ere beste batzuek baino errazago edo zailago dituztela konpromisoak hartzea... Eta hori dela eta euskalgintzan eta gizartean, oro har, bi erritmo daude: bat biziagoa euskararen biziberritzea azkartzearen alde, eta beste motelagoa.

Azken horien artean burura datozkit, bat batean, etorkinak, lan eta familia ardurengatik euskara ikasteko aukerarik ez dutenak, euskara jakin arren bere ingurua dela-eta erabili ezin dutenak...eta horiekin guztiekin lan egiten jarraitu behar dugu eskuzabaltasunez eta errespetuz, alde guztien partetik.

Bada, datozen urteetako lana, nire ustez , bi erritmo horiek uztartzea lortzean datza: euskaraz bizi nahi dugunok hori egiteko aukera izatea, besteekiko eskuzabaltasunez eta pazientziaz jokatu beharko badugu ere; eta, era berean ,euskararen aldeko jarrera motelagoa duenak ere konpromisoak hartu beharko ditu, bere ahalmen eta gaitasunaren araberakoak izan beharko badira ere.

Tarteko bide horrek, hala ere, argi errefuxatu behar ditu bi muturrak: euskalduna izan arren, euskara alperkeriagatik  edo utzikeriagatik erabiltzeko inolako konpromisorik hartu nahi ez duena; eta euskara  jakin ez arren, besteon euskaraz bizitzeko eskubidea ahalbideratzeko bere esku dauden neurriko konpromisorik hartzeko prest ez dagoena.

Horretarako Kontseiluak zenbait lan-ildo proposatzen ditu. Hona hemen:

    - Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea. 

    - Ezagutza eta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitzea.

     - Funtzio sozial ahalik eta gehien euskaraz garatzeko aukera zabaltzen joatea.

     - Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortzea

     - Hori guztia burutzeko lan politiko-instituzionala eta lan soziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean,... guztion arteko lankidetzak soilik ziurta baitezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.

 Abiapuntu egokia eztabaidarako eta adostasuna bilatzeko. Ni, batez ere, azken puntuarekin geratuko nintzateke, alegia, lan politiko-instituzionala eta lan soziala norabide berean jarri behar direla, Euskal Herri euskalduna baita denon helburua.

Kontseiluaren bidegile-lan hori aitortzeko asmoz, etxekoekin eta lagunekin batera larunbatean NI ERE BANOA BECera !!!

Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>