Kritakak bai, deskalifikaziorik ez
tiraka 2008-07-16 @ 11:34
UGTren Bizkaiko atalak iritzi bat argitaratu du IV. plangintzaldiari hasiera emateko sozializazio-kanpaina gogor kritikatzen, baina IV. plangintzaldiak dakartzan neurrien inguruko azterketa osorik egin gabe. Kritika horretan dagoen hausnarketa orokor bakarra da saileko trebatzaileekin nahikoa zela.
UGTren iritzia: "Podrían estudiar un Plan para que los altos cargos que tengan cerebro lo usen, que pagamos todos.Y para indicar que lo están intentando podrían ponerse displays como: GAUR ERE SAIATUKO NAIZ NEURONAZ. Y para que la gente tenga paciencia con ellos: TENTELA, GARUNAK ERABILI GABE. O, para no ser sexistas: TUNTUNA, HOBETZEN NAIZ GUZTION DIRUAZ. Y, por si quieren seguir con la política de “normalización” lingüística por la vía de la imposición, y para que resulte lo más antinatural del mundo, pero puedan justificar que le sacan partido a los gastos en Educación, una idea: poner a las puertas de los Institutos y Colegios con modelos B y D unos controladores lingüísticos, la “gendarmería del euskara”, el “gran hermano euskararen aldekoa”… ¡Si sólo falta eso! Aski da! Hori inposizio nazkagarria!Sailetako trebatzaileekin nahikoa zen!"
Bihoa aurretik, oso esanguratsua iruditzen zaigula IV Plangintzaldiari buruzko iritzia/jarrera/kritika zilegia ematen hasi eta iritzi edo kritika hori, oraingoan ere, gaztelania hutsean plazaratu izana. Abiaburu eta ikuspegi ezberdinen erakusgarri garbia, ezbairik gabe. Tirakakoak UGTren ordezkariekin bildu ginen duela hilabete batzuk. Orduan, HPSek ez zituen oraindik IV plangintzaldi berriaren ildoak azaldu, baina UGTren jarrera euskarekiko, oro har, aldekoa zela adierazi ziguten, haiek Administrazioan euskara bultzatzeko prest zeudela adieraziz. Bada, IV. Plangintzaldia onartu berri den honetan, sindikatuengandik jarrera kritikoa espero bagenuen ere, batez ere HPSek, antza, sindikatuei ez dielako eskua behar bezala luzatu plangintza prestatzen ibili denean, ez genuena espero da hasiera hasieratik deskalifikaziotan hasiko zenik inor. Hori al da euskara bultzatzeko UGTk duen prestutasuna? Kritikak eskertzekoak dira eta kontuan hartu beharrekoak bide berriei ekiten zaienean, izan ere, zaila da hasieratik guzti-guztian asmatzea, baina kritikak beti ere errespetuz egin behar dira zilegitasuna izateko. Hainbat lankide ibili dira plangintzaldi berria prestatzen eta hainbat bagabiltza euskararen erabilera sustatzeko batzordetan, herritarrek hizkuntza ofizialen artean askatasunez eta kalitatez aukeratzeko duten eskubidea Administrazioan berma dadin. Orain arteko bideak erakutsi du euskara erabiltzeko eskubidea bermatzeko UGTk proposatzen duen bidea, hots, saileko trebatzaileak, ez dela nahikoa. Galdetu al die UGTk saileko trebatzaileei bere iritzia gai honetan, ala besterik gabe haiekin kontrastatu gabe botatako ideia izan da? Ez gabiltza txantxetako kontu batean, hainbat herritarren eskubideez ari gara, euskal hiztunena, alegia, eta gero eta gehiago garenak gainera. Hasieratik jakin dakigu zeregin horretan euskaldunen eskubideak bermatzeaz gain, euskaldunak ez direnak ere zaindu behar direla, baina horrek ez dio inori biderik ematen lan horretan ari diren eta garen guztion ahalegin zintzoa deskalifikatzeko eta karikaturizatzeko, are gehiago IV plangintzaldia bere osotasunean aztertu ez duenean, edo behintzat azterketa hori plazaratu ez duenean. UGT benetan euskara bultzatzeko prest badago, jarrera eraikitzailea eta errespetuzkoa agertu behar du gai honetan, eta Tirakakideok gustura entzungo genituzke bere kritikak, baldin eta Plangintzaldia bere osotasunean aztertuko balu eta eztabaidarako prest azalduko balitz. Bestalde, dei egiten dizuegu Administrazio honetan euskaraz lan egiten duzuen langileei, zuen eguneroko jardunean dituzuen kezkak eta esperientziak publikoki parteka ditzazuen, gai honen inguruan gogoeta sakon eta eraikitzaile bat sustatze aldera.
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Nahiz eta erabat ados izan Tirakaren erantzunarekin, kezka batekin geratu naiz: guri, Tirakakideei dagokigu erantzutea? Dakidanez gu ez gara horren plangintzaren erantzuleak, eta emandako erantzunarekin alde batean horrela dirudi.
Nik, ordea, bai uste dut hein batean plangintzaren erantzuleak langileok izango garela. Ez erantzule bakarrak, baina bai izango dugu arduraren zati bat. Plangintzaldi berriak baliabideak eskainiko ditu langile euskaldunok euskaraz lan egiten han gaitezen, baina baliabidez baliabide gure ahalegin pertsonala ere egin beharko dugu, dudarik gabe.
Zabalduegi dago, nire ustez, ideia hau: langile euskaldunok ez dugu euskara erabiltzen arduradun politikoen arduragabekeriagatik. Hori egiaren parte bat baino ez da. Orain arte, horrela izan bada ere, plangintza berriak aldaketak dakartza kontu horretan, izan ere, ardura horren zati bat langileongan egongo da. Guk esan beharko dugu zein eginkizunetan egoki deritzogun euskara erabiltzen hastea eta guk jakingo dugu inork baino hobeto horretarako eskainiko zaizkigun baliabideak egokiak diren ala ez.
Gu gabe ez dago herritarrei zerbitzua euskaraz ematerik; arduradunen jarrera egokirik gabe, guk bakarrik ere xede horri ekitea ezin izango dugun bezala.
Arduradun politikoei berea eskatu beharko zaie, jakina, baina guk langileok ere gurea jarri beharko dugu, gure bezeroei, herritar euskaldunoi alegia, kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaini nahi badiegu. Txip aldaketa dator eta prest egon behar dugu.
Gogoratzen? "Euskara ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik"
Txip aldaketa dator eta prest egon behar dugu dio Garruzek.
Hala da.
Asko dira azken lauzpabost urteetan Unibertsitateetatik Administrazio honetara sartu diren profesional euskaldunak (alegia, Ikastoletan ikasi eta unibertsitateetan karrera euskaraz ikasitakoak). Eta olde hori gero eta handiagoa izango da, zorionez eta halabeharrez. Beraz, iritsi da garaia profesional horiei bide eman dakien ikasitakoa praktikan jartzeko. Halaber, iritsi zaigu profesional horiei, urteetan pilatutako ezagutza eta prestakuntza praktikan jartzeko garaia.
Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari batek esan zuen: "Ez galdetu Amerikak zer egin dezakeen zure alde, baizik eta zuk zer egin dezakezun Amerikaren alde" (gutxi gorabehera). Bada, iritsi zaigu unea guri ere, gure buruari galdetzeko: zer egiten dugu guk, Administrazio honetako teknikari euskaldun gaituok (euskaldunak izanik euskaraz lan egiteko gaiturik gaudenak) lanean euskara erabiltzearen alde?
Beatalde, Berrotzari esango nioke egia dela gu ez garela plangintzaren erantzule, ez horixe, baina Administrazio honetako langile garen heinean, zuzenean ukitzen gaitu, eta hemengo beste lankide batzuek beren iritzia ematen hasi diren bezalaxe, ez al duzue uste guri ere, Administrazio honetako langileak eta euskaldunak garen aldetik, gure iritzia entzunaratzea dagokigula?