Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tablón de anuncios

martinrezola 2008-02-21 @ 09:36

Ez dut uste inoiz azterketa seriorik egin denik Jaurlaritza barruko euskararen erabilera neurtzeko esan nahi baita, bulegoetan, kafe-makinetan, korridoreetan... zenbat euskara entzuten den, ehunekoak eta abar, esate baterako Soziolinguistika Klusterrak egin ohi dituen azterlan finen parekorik.

 Nik neure esperimentu apala egin dut: 2008ko lehen hilabetean Jaurlaritzako “Tablón de anuncios” delako horretan jarritako iragarkiak zenbatu ditut, eta hauxe da emaitza:

Gazta taula

  

GUZTIRA

 140

% 100

GAZTELANIAZ

 106

 %75,7

ELEBIZ

 29

 %20,7

EUSKARAZ

 5

 %3,5

Ez da oso emaitza ona. Horrek erakusten du zein konfidantza eskasa dugun euskararen gaitasun komunikatiboan, gutxienez salmenta/eskaintza/oharren alor horretan, hau da, beste balorazio sinbolikoago edo ideologikoagoak alde batera utzita ia balio pragmatiko hutsa duen eremuan.

Izan ere, foro horretxetan norbera libre da nahi duen hizkuntzan idazteko: ez dago debekurik, ez zigorrik, ez lan-kargarik... ez aitzakiarik. Bai, badakit kotxea salgai jartzeko iragarkia gaztelaniaz ere jartzeak errazten duela salmenta. Eta, hala ere, zein konfidantza gutxi...; hainbestekoa non ez garen ausartzen, esate baterako, tituluan «Argiak piztuta/Luces encendidas» jarriz gero, gero mezua euskara hutsez idaztera, eta beharrezko ikusten dugu «matrikula = matrícula» eta «automobila = coche» itzultzera, konturatu gabe tontoenak ere ulertzen duela euskara hutsezkoa.

Zenbaki horiek ez dute islatzen nik Lakuako pasilloetan-eta ikusten ditudan euskaldunen kopurua. Bai, ordea, gehienon jarrera epela. Euskarak ez dauka prestigiorik gure artean eta, hala ere, gauzak beste modu batekoak izan litezke, zergatik ez? Euskara modan jartzea borroka psikologikoa da, neurri handi batean, giza-harremanen eta afektibitatearen eremukoa, eta horretan gizakion malgutasuna eta aldakortasuna uste baino handiagoak dira. Izan ere, gauzak ez dira "berez" hala izaten gehienetan.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Harabestia! — 2008-03-03 - 13:11:32 GMT 1

    Kontxo!
    Baina ez al zuen ba egoeraren errua erabilera plan eraginkorrik abiarazi ez izanak?
    Elebidunok foroetan euskara erabil dezagun gobernuak pizgarriak eskaini beharko dizkigu?
    Eta bai, hala dirudi...
    Ene bada, asimilazioaren indarra...

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>