Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Plan bat behar duzu!

martinrezola 2008-01-31 @ 13:09

plan.jpg Euskara erabiltzeko planak abian jartzekoak omen dauden honetan, batzuek aurrerago joko dute, beste batzuek motelago... Egia esan, ez dakigu zertan mamituko den beti aipatzen den “arian-arian”, “progresibitate” hori. Baina premia egon badago, badagoenez; begiratu, bestela, Eusko Jaurlaritzako Baliabide Orokorren Zuzendaritzak (Ogasun Saila) hemengo Intranet sarean kontsultagai duen gunea.

 

Inon baldin badago atal estrategikorik administrazio barneko komunikazio-sarean, baliabide orokorrena da, nire ustez, funtsezkoenetakoa. Eta honatx zer topatzen duen Jakina intranetetik bertara euskaraz jotzen duen langileak:

1. Oficina técnica y Mantenimiento (erdara hutsez)

2. Compras (erdara hutsez)

3. Almacén General (erdara hutsez)

4. Imprenta y Reprografía (erdara hutsez)

5. Correspondencia (erdara hutsez)

6. Argitalpenak (ia gehiena erdara hutsez)

7. Liburutegia (euskaraz)

8. Dokumentazioa (ez du edukirik, ez euskaraz ez erdaraz)

9. Segurtasun Zerbitzua (Ebakuazioak euskaraz, baina Prebentzioa ez)

10. Ibilgailuan Atala (euskaraz)

Beraz, hamar ataletatik erdiek edo informazioa erdaraz baino ez dute ematen. "Orria ez dago hizkuntza horretan" triste bat baino ez da ageri, edo zuzenean gaztelaniazko ematen du.

Animo eta ekin Planari!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>