Hamar puntu etorkizunari begira
tiraka 2007-12-21 @ 11:45
Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira:
"Hona hemen EAEko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza lanetan, nire irudiz, aintzat hartu beharreko puntu batzuk:
- Herri administrazioek euskaraz gehiago eta maizago lan egin behar dute.
- Belaunaldien ordeztearekin batera, heziera euskaraz jasoa duten gazteei aukera, bitarteko eta ingurune egokiak eskaini behar dizkiegu euskaraz lan egin dezaten.
- Itzulpengintzaren eragimena: askotan itzulpenaren kalitateak auzitan ipintzen den arren, oso kontuan hartu behar genuke hogeita bost urteotan euskararako itzulpengintzak ezarri dituela administrazio eta lege esparruko estandarraren oinarriak.
- Administrazioari zerbitzu egokiak euskaraz eskatzeko joera ez da larregi goratuko, ziurrenik: % 26k eskatzen du gaur egun zerbitzua euskaraz EAEko herri administrazioetan. Kontuan izan behar da 15 urtez gorako EAEko populazio euskalduna % 29,16 dela.
- Herri administrazioak urrats bat aitzinetik joan behar du.
- Lanpostuen ezaugarriak eta eskakizunak egungo egoerara egokitu behar dira.
- Profesional gazteei euskaraz lan egiteko aukera, lanabes eta ingurune egokiak eskaini behar zaizkie
- Kontratazio publikoan hizkuntza irizpideak aintzat hartu behar dira ezinbestean."
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

