Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskara ikasi eta zer?

martinrezola 2007-12-13 @ 13:04

Euskadi Literatuta sariak emateko ekitaldia joan den astean. El Correo egunkarian argazki txiki bat biharamunean, eta argazki-oinean hitzez hitz: "El lehendakari presidió ayer en Vitoria la entrega de los Premios Euskadi de Literatura, que en esta edición han recaído en los escritores Juan Bas, por su novela ´Voracidad´, Miren Agur Meabe, Xabier Montoia (que no acudió) y Fernando Rey. Ibarretxe destacó el valor de estos galardones, dotados en algunos casos con 18.000 euros, que pretenden «reconocer la labor de los escritores vascos»". Euskaraz saritutako lanen izenik ez, ezta arrastorik ere. Argazkiaz landa, albisterik ez. Ez gara existitzen.

 

  euskadi.JPG

 

 

Paradoxikoki, bere orrialdeetan euskaraz idatzitakoa % 0,1era ere iristen ez den egunkari horretan orrialde mordoa dedikatu ohi dira euskararen arazoez, sortzen dituen liskarrez. Nire iritziz, ordea, hobe lukete euskaraz letra gehiago kaleratzea edozer gauzaz, eta gutxiago gaztelaniaz euskararen arazoaz.  Baina ez da hori gaurkoan aipatu nahi nuen gaia. Kontua da Euskadi literatura saria gaztelaniazko modalitatean irabazitako mutilak, Juan Basek, aspaldi oso artikulu interesgarria idatzi zuela El Correo-n hain zuzen, El derecho a no tener interés por el euskera.  

Bertan esandakoak irakurrita, honako alegiazko elkarrizketa batek "egin zuen habia nire baitan", Lertxundik esango lukeen moduan, Juan Basen eta Eusko Jaurlaritzako arduradun baten artean:

 –Egun on, Juan. Mira, vengo del Gobierno Vasco, estamos haciendo una campaña de sensibilización a favor del euskera entre la población erdaldún, que básicamente consiste en hacer ver a la gente que es una pena que no integre el euskera en su vida, porque... 

–¡Para, para...! Déjalo. No me interesa.  

–Pero no sabes lo que te pierdes... 

–¿Qué es lo que me pierdo? –Pues bertsolaris, Atxaga... y todo eso. 

–Lo siento, no me interesa. Lo he dicho más de una vez. No se debe confundir la falta de interés con el desprecio. Lo que sucede es que el euskera no es mi lengua ni podría serlo nunca. Siento y pienso en otra, en lengua española, que además es mi herramienta de trabajo.  

–Pero una persona culta y sensible como tú, vasco de toda la vida, ¿no debería estar más abierta al mundo que le rodea, solo aunque fuera por razones de integración, respeto o convivencia? 

–Mira, yo no hago proselitismo de mi falta de interés. Tampoco tú deberías hacer proselitismo para intentar captar mi interés. Eso sí es respeto. 

–Escúchame un poco, Juan, por favor. Por un sencillo gesto de adhesión te regalamos un CD con las 30 sentencias más profundas de Koldo Mitxelena relativas a la convivencia entre el castellano y el euskera y un llavero de Ukan. 

–¡Que no! Que el euskera no me pone. Lo que realmente me gustaría es aprender inglés para poder leer a Josehp Conrad. Eso sí que sería una gozada. Anda, pelma, quita el zapato del quicio de la puerta, que me sacas de idem. ¡Jodé! ¡Sois más pelmas que los testigos de Jehova! Agur. 

Juan Basen iritzi-artikulu horrek oso ondo jasotzen du, nire ustez, jende askoren ikuspegia eta euskararekiko opakotasuna. Lehenengo eta behin, uste dut eskertzekoa dela erakusten duen zintzotasuna, beste batzuen jarrera euskarafoboaren aldean. Zertan datza, baina, horrelako interes falta?

 

Ingelesarekiko aipamenari oso esanguratsua deritzot. Txantxak txantxa, elkarrizketako euskara-saltzaileak arrazoi du: ez da itxurosoa interes bizia agertzea ingelesa bezalako hizkuntza hegemonikoaren alde, eta hain ezaxola euskararekiko, ez da oso jarrera ekologikoa, elkarbizitzaren aldekoa. Baina askotan gertatzen da. Gehienetan, gainera, saiatu nintzen behin, baina euskara oso zaila da, esanez erdi justifikatzen da axolagabekeria hori.



Izan ere, euskara ikasteko ezintasun hori desmontatu beharreko beste tabu bat iruditzen zait. Arrazoi intrinsekoengatik behinik behin, gaztelaniatik abiatuta euskara ez zait iruditzen gaitzagoa ikasteko ingelesa baino. (Baina ez naiz filologoa eta isil nadin, badaezpada.) Beste kontu bat da hizkuntzaren ingurumariak duen eragina eta zenbateraino gauden prest ingurumari hori aldatzen. Azken batean, oso galdera erraza planteatzen da: Zertarako ikasi nahi dugu euskara?

 

Esperientziak diost jende askok euskara ikasi nahi bai, baina ikastakoan lehengo hizkuntz ohiturei eutsi nahi izaten diela, eta horrek porrota baino ezin du ekarri. Zeren, bi hizkuntza menderatzeak, teorian, batuketa, aberastasuna eta aukeratzeko posibilitatea emendatzen duen arren, praktikan, bi hizkunza horien arteko hautua etengabe, nahitaez, egitea dakar. Hau da, elebitasun potentziala hizkuntza-aukera bakar batean gauzatzen da (goizean -etxeko sukaldean edo kotxez lanera bidean-, eguraldiaren berri Eukalmet-en entzuteko, euskara edo gaztelania aukeratu beharra dut, ezin bietan aldi berean entzun; berdin Atletiken azken partidaren inguruko kontuak etabar). Eta susmoa dut jende askok, bai, euskara ikasi nahi duela, baina goizero Radio Euskadi edo Ser katea entzuten jarraituta, edo El Correo edo Diario Vasco irakurtzen jarraituta. Euskara ikasten duenak erabaki beharra dauka, etengabe, adibidez, Sostiene Pereira edo Pereirak dioenez, zein irakurri. Eta egunero egiten dituen hautu horien baitan ebazten da, neurri handi batean, hizkuntzaren bizigarritasuna, bitalitatea eta plazera eta gozamena ere bai. Beraz, zertarako ikasi?


 


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>