Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskarazko albistegietarako EITBren eskuliburua

tiraka 2007-12-03 @ 09:54

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian.

Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan...

Zorionak!

Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina...

Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua?

Aski dute gure belarri zigortu/ txigortuek irrati kate espainiar gehienen "graziak" eta "ezintasunak" jasaten (Adibidez, ¿Cómo se dice... Alejía... Alergia... Alegui? ja/ja/ja), gainera gure erkide ustez euskaltzale askoren txapuzak eta interes (errespetu?) falta nabarmena jasan behar izateko.

Radio Euskadiko esatari batzuk dauzkat buruan, eta Euskadi Gazteako Salgai saioko esatari batez edo bestez ere bai,...  are okerragoa dena.

Jarraibide liburua behar dute Radio Euskadiko esatari batzuek lehen bai lehen, argi adieraziko diena ez dela "Iraizóz" esaten Iraizoz baizik, ezta "quirol al día" ere, Kirolaldia baizik. "Ustarich" esan ordez Ustaritz ahoskatu beharra dagoela edota Garikoitzi ez zaiola Garicoich esan behar.

Goizetako Euskadi gazteako aipatutako "Salgai" saioan berriz, badago euspañola gogoz praktikatzen duen lagun bat esatari taldean... Benetan diot, ez dakit grazia non daukan, egiten dituen komentarioen edukian (?) edota erabiltzen duen eusko-erdarakian.

Hobe esanda, ez dakit non daukan grazia...

 

Irrati kate erdaldun guztiei adi-adi jarrita ere, ez dut aurkitu horren pareko adibiderik. Esan nahi dut, ez dut aurkitu kate erdaldunetan, Radio Euskadin hasi eta COPEn buka, gaztelaniaz negargarri egiten duen esataririk. Nahita ez, behintzat.

Gurien bai, ostera. Euspañola egiten dutenak, gurean,  Irrati euskaldun bateko profesional izan litezke.

A ze "zabalak" eta "irekiak" garen...

Anton Bilbao

Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>