Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Xabi Paya

garruze 2007-11-28 @ 11:47

xabi-paya.jpgEuskararen Legeak 25 urte bete dituen honetan, hainbat aditu eta politikari ari dira beraien iritzia ematen. Entzuten eta irakurtzen ari garen iritzi guztietatik oraindik botila erdi hutsik dagoela ondoriozta daiteke zalantzarik gabe, batez ere, erabilerari dagokionez. Horrek, ordea, ez gaitu etsipenera eraman behar, aitzitik, indar handiagoz eta dugun esperientziatik ikasita tinkotasunez lanean jarraitu behar dugu: aurreratu dugu, baina ez behar bezain beste.

Xabier Isasiri irakurri diot "formalki euskaldun elebakarrak desagertzea hizkuntza-heriotzaren azkenaurreko urratsa" dela. Hala izango da, hura ni baino adituagoa baita soziolinguistikan. Baina, hori kontuan hartu behar bada ere, nik nahiago Xabi Payaren gogoeta:

"Euskara jakiteak bi oin gehiago, bi begi gehiago, bi esku gehiago izatea suposatzen du.". Gogoeta polit horrekin amaitzen du Xabi Payak Euskonewsen egin dioten elkarrizketa.

Bai, nik ere hala sentitzen dut. Xabi ni bezala ikastolan euskaldundutakoa da (ikastola berekoak gainera), biek ez baititugu guraso euskaldunak. Hala ere, gurasoek, ikastolak, zenbait lagunek eta gizarte-girok euskaldun izateko harrotasuna transmititu digute eta harekin batera euskara -gure hizkuntza- erabiltzeko gogoa.

Euskaldunok erdaldunak ere bagara eta beraz nola lortu euskararen erabilera lehenestea eguneko jardunean? Hor dago eta egongo da hemendik aurrera koxka.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>