Prisa, COPE, Vocento, eta beste guztiekin zer?
tiraka 2007-11-12 @ 09:32
Prisa, COPE, Vocento, OndaCero eta beste guztiekin zer?
Hedabide españolistek lan eskerga egiten dute euskara eta euskaldunak larrutzeko garaian.
Egundoko mina eta kaltea egin digute eta egiten digute egun ere; besteei beste horiei esker, Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bete-betean uste du euskara inposatzen ari garela, erdaldunak baztertuta daudela, administrazioan lan egiteko euskara menperatzea ezinbestekoa dela, eta abar, eta abar… Negar egiteko moduko hamaika uste ustel, ondo baino hobeto errotu dira erdaldun gehien-gehienen eta zenbait euskaldunen artean ere.Aipatutako horiek ez dute aukerarik galtzen.Euskaldunok nahiz euskaltzaleok, izan abertzale, izan kosmopolitt, izan español edo frantses, ez dugu adorerik edota gaitasunik erakutsi orain arte, eraso lotsagarri eta iraunkor horri erantzuteko.Españolista uniformistek egiten duten azpijan etengabe horrek neurriko erantzuna behar du, bertoko instituzioen aldetik, lehenik eta behin. Guor estrit jurnal-ekoei eman zaienaren neurrikoa gutxienez.
Zeren zain gaude?
Askoz gaiztoagoa eta ohikoagoa da inguruko eta gertu-gertuko zenbait “intelektualek”, hedabidek edota politikarik egiten diguten erasoa… ez ala?
jj Agirre
Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Nik ez nuke, JJ Agirre, errua komunikabide horien gain jarriko. Euren lana egiten dute, euskararen eta euskal usaina duen guztiaren kontrako ideologiaren araberakoa. Pena ematen duena da hor txertatuta ikustea "gure" intelligentsiako zenbait katedratiko, politiko eta abar, ... ahaztu gabe de la cosa vascako hamaika profesionalek komunikabide horiek erosi eta finantzatu egiten dituztela.
Gu -geure burua euskaltzaletzat dugunok- gara egoeraz jabetu behar dugunak, eta irtenbideak bilatu. Orain arte guztiz ondo jokatu ez dugun arren, garaiz gaude aldatzeko. Badakit askori ez zaiola gustatuko esango dudana, baina nahitaezkoa da indar euskaltzaleen (kolore guztietako euskaltzaleen) metaketaren bidea hartzea, ez aurkakoei edo epelei aurre egiteko, baizik eta aditzera emateko errealitatea ez dela beraiek uste duten moduakoa, zeharo bestelakoa baizik. Alegia: ez dela kokiltzeko eta erosotasunean ezkutatzeko garaia, nahiz eta hori izan gaur euskoen artean modan dagoen jarrera.
Joseba Arregiren deklarazioak aztertu ditu Hasier Etxeberriak El Mundo egunkarian eta bere blogean.
(Portzierto, a ze edukazio txarra duen sailburu ohiak: suminduta ikusi nuen lehengoan telebistako Kalaka saioan, benetan haserre, batari eta besteari hitza kenduz, eta beste guztiak baino kalakariago.)
egorospek eskatzen duen "kolore guztietako euskaltzaleen indar metaketa" dela eta, bi albiste txar iritsi zaizkigu egunotan: EAJk utzi egin duela UEMA, batetik, eta UEMA bera ordezkaririk gabe utzi duela Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzorde berrian. Ez ditut arrazoiak eta xehetasunak ezagutzen, baina penagarria iruditzen zait. Horrela nekez eraikiko dugu euskararen etxea, nahiz eta batzuei "armairutik ateratzeko deia egin", beste batzuk ipurdian ostiko bat emanda etxetik bidaltzen baditugu.