Euskaltegietako irakasleen miseriak eta komeriak
tiraka 2007-11-09 @ 11:07
Leire Narbaiza irakasleak artikulu interesgarria idatzi du bere blog-ean:
http://eibar.org/blogak/leire/116

(Horra hitzaurrea)
Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak
Iban Arantzabali, bihotzez
Badaramat bolada luzetxo bat gure lanaz eta gure miseriez hausnartzen, eta uste dut badela sasoia ordenatu eta plazaratzeko. Beharbada, hainbat sektoreri ez zaizkio gustatuko. Benetan, ez zait larregi inporta, egia normalean deserosoa baita. Nire ikuspuntua da, ia hamazortzi urte lan honetan eta udal euskaltegi askotan dabilen eta diharduen baten ikuspuntua.
Gure lanak ez dauka prestigiorik. Gure lana zerbait probisionala da. Gure funtzioa adabaki bat baino ez da jaurlaritzarendako. Ez daukagu formazio espezifikorik. Askotan gure lantokiak desegokiak eta deserosoak dira. Gure baliabideak urriak eta zaharrak. Sarritan gure zentroetan egiten diren inbertsioak ez dira existitzen. Gure ordutegiak zoratzeko modukoak izaten dira. Duela hogeita bost urteko planteamenduekin ari gara lanean.
…
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

