Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Pixka bat es mucho, y asko es la leche

martinrezola 2007-11-08 @ 15:11

lurdes.jpgLurdes arreba ni baino urtebete zaharragoa da, 46 urte ditu. Oraintsu eman du izena euskaltegian, eta lehengoan esan zidan aurrerantzean euskaraz egin nahi zuela nirekin. Hala, atzo telefonoz deitu nion, eta saiotxo laburra egin genuen, lehenengo aldiz 45 urtean.

 Gernikan bizi bada ere, gaztelania du familia-hizkuntza, bai oraingoa bai txikitakoa (guk ere gaztelania izan baikenuen ama-hizkuntza, nahiz eta aitaren aldetik halako euskara erkin, rakitikoa jaso).

Ni hogei bat urterekin euskaldundu nintzen, San Pauloren zaldi-erorketa moduko bat izan nuenean, nire azal-mamiak, burua, bihotza, gogoa... desordenatuta nituela jabetu nintzenean. Baina Lurdesekin beti egin izan dut erdaraz. Atzo arte. Eta badakit honek ez duela atzerabiderik, halako une “historiko” bat bizi izan nuela. Zirrara berezia sentitu nuen. (Nire lagun JJk esango lukeen moduan, hori bai multiabentura eta ez Portaventurako Gran Kaan eta pitokeria horiek guztiak.)


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>