Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Eskola da euskaldundu behar duena?

tiraka 2007-10-26 @ 12:55

Duela hilabete batzuk prentsaurrekoa eskaini zuen gure herriko euskaltzale talde batek Eskolak euskaldundu behar du lelopean.

Herri handia ere ez da, euskaldunak ez gara asko, eta halakoetan gertatzen den bezala, gehienok badugu elkarren berri. Egia esateko, bitxia iruditu zitzaidan normalean erdara hutsez aritu ohi diren auzo batzuk prentsaurrekoan ikusi izana. Zalantza orduantxe piztu zitzaidan: zer esan nahiko dute? Eskolarena dela herritarrak euskalduntzeko ardura?

 Gerora, oraintsu, soinketa ikastaro batean hasi naiz, gorputzaren herdoiltze progresiboari aurre egin nahian edo. Eta bertan monitore nor arituko, eta prentsaurreko hartako protagonistetako bat! Tira, gaixki ez, esan nuen nire artean, euskaraz ere emango digute ba saioa, gutxi-asko.Ez ba. Gaztelania hutsez luzatzen dizkigu aginduak (laburrak eta denboran luze tartekatuak: arriba,… abajo,… atrás,… cargar una,… quitamos una,… eta abar); berak ere betetzen dituen aginduak dira gainera, beraz, suomieraz egingo balu ere, aise jarraitzeko moduko jarduna…Gauzak hala, euskarazko aginduak ea ez ote zituen TARTEKATUKO sikiera galdetu/ eskatu nion.

Erantzuna ezezkoa. Euskaraz ez dakien jendea dagoela tartean, eta hori egin ahal izateko saioa euskarazkoa zela iragarri behar zela, eta ezetz.

 


(…)

 Egia esateko, saioa erdarazkoa denik ere ez da inon ageri (saio normala izaki, nonbait), baina, halakoxea da bizitza gurean.Euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugunok, egunero ikusi eta jasan behar izaten ditugun xelebrekerietako beste bat baizik ez da hau, baina hausnarketarako adibide “politta” iruditu zait. Eskolak zer euskaldundu ahal izango duen ez dakit, baina koherentzia eta normaltasun eskola batzuk ez litzaizkiguke batere gaizki etorriko, beharbada. 

JJ Agirre 

Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>