Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ez dago hizkuntza zailik

garruze 2007-09-26 @ 11:54

cabrera.jpg

Linguistikan aditua den JUAN CARLOS MORENO CABRERAri egin dio elkarrizketa gaur (07/09/26) El Correok egunkariak.

Gastelaniaz dagoen arren, esaten duena interesgarria iruditu zait, hainbat topikoren kontra argi eta ozen egiten baitu, beraz, hona dakarkizuet oso-osorik. Ea zuek zer deritzozuen.

 Niri oso kuriosoa iruditu zait. Elkarrizketa irakurtzen nenbilen eta jakinda aditua Madrilekoa zela eta kazetaria bertokoa, une batez nahastu egin naiz, ez bainekien nor ari zen galderak egiten eta nor erantzuten. Madrileko adituak euskararekiko jarrera irekiagoa agertu du bertoko kazetariak baino.

Kazetariak betiko topikoetan oinarritu ditu bere galderak eta adituak trebeziaz topiko horiek ankaz gora utzi ditu.

La lengua como confrontación esaten dio kazetariak eta Moreno Jaunak konfrontazioa Madrilen dagoen jarrerari eragozten dio argi eta garbi, Estatuak oro har espainolaren derrigortasuna ezarri nahi duelako baina ez dio derrigortasun bera onartu nahi euskara, katalanera edo galizerari.

El euskera no es una lengua cualquiera; bella pero de dificil aprendizaje botatzen dizkio kazetariak. Moreno jaunaren iritziz,ordea, beste edozein hizkuntza bezalakoa da euskara, ez dago hizkuntza zailik ezta errezik ere.

Erabileraren inguruan ere pasarte hau azaltzen da:

-...no deja de ser curioso que mucha gente lo sepa y luego no lo hable- dio kazetariak

-La generalización del entendimiento pasivo del euskera es un paso interesante para que adquiera una mayor presencia y frecuencia. Si el euskaldun ve que le van a entender es más probable que utilice el euskera que si sabe que no le van a comprender- erantzuten dio Moreno jaunak.

Hiztunaren jarrera pasiboak dakartzan aukerak oraindik ez ditugu Euskal Herrian probatu: euskaldun aktiboak euskaraz egin beste hiztunak ulertzen badu eta nahiz eta honek gaztelaniaz erantzun, oraindik ere, euskaraz hitz egiteko erraztasun nahikorik ez duelako. Entsegu interesgarria izan daiteke jarrera hau hiztun aktibo eta pasiboen artean zabaltzea!

Bukatzeko, Moreno jaunaren elkarrizketaren beste pasarte interesgarri bat:

 Con los prejuicios que hay en Madrid, muchos lo consideran una lengua que divide a los españoles. Yo creo todo lo contrario. Une porque no hay lengua que divida. El euskera es un idioma europeo y moderno cuyo aprendizaje nos da unas señas de identidad fundamentales.

Categorías : Euskara |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(3) »

  1. babazorro — 2007-09-26 - 13:02:27 GMT 1

    Bai, benetan interesgarria. Gaur goizean irakurri dut eta asko gustatu zaizkit El Correoko kazetariak egindako hainbat galdera tendenziosoen aurrean gizon honek eman dituen erantzun argi eta ausartak.

  2. Martin — 2007-09-27 - 08:30:04 GMT 1

    Juan Carlos Moreno Cabrera beste batean ere ekarri genuen hona. Niri ere aparta iruditzen zait.
    Deia egunkariak ere egin dio elkarrizketa, eta Correoko kazetariak baino askoz ere zintzoago jokatu duela uste dut.
    Oraintxe duda sortzen zait: zergatik ez dute albistea jaso Berriak edo Garak?

  3. ikatza — 2007-09-27 - 11:28:04 GMT 1

    Beno, El Correo edo El Diario Vasco egunkariak ABC madrildarraren "sukurtsal probintziarrak" besterik ez dira, kazetariaren jarrera ez da harritzekoa (gogora bestela Iruña-Veleiako aurkikuntzak kakazteko egin zuten kanpaina). Tipo interesgarria, dena den

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>