Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Zorionak EUSKADI.NET!

garruze 2007-09-17 @ 10:28

euskadi-net.bmp

 

 

 

Irailaren hasieran (07.09.04) Lehendakariordetzako Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikarako Idazkaritza Nagusiak  euskadi.net ataria aurkeztu zuen Lakuako areto nagusian. Nire Zuzendaritzara heldutako gonbidapena euskara hutsez zegoenez,  gure zuzendariak teknikari euskalduna bidaltzea erabaki zuen eta ni joateko agindu zidan.  

Ekitaldi osoa euskara hutsez egin zen. Egia esateko guztiz harritu ninduen egoerak, eta aldi berean poztu, izan ere, dena euskaraz egin zen, eta dena esaten dudanean dena da, hau da, nire semetxoak esaten duen moduan “dan dana”.  

Ohi den bezala, hasieran euskaraz hasiko zirela eta gero gaztelaniaz jarraituko zutela uste nuen, baina ez, ez  zen horrela izan honako honetan. Benetan eskertzekoa iruditzen zait haiek azaldutako euskararekiko jarrera, euskarak teknologia berrietan duen lekua azpimarratuz.  

Euskarak lehentasunezko tratamendua izan behar du teknologia berrien zabalkundean, batez ere herritarrekin hitz egiteko modu berri bat baita eta herritar horietako asko euskaldunak garelako. Jarrera eta azaldutako konpromiso hori euskararen iraupenerako ezinbestekoa da.  

Amaitzeko esan behar dut, euskarari garrantzia eta ospea ematen diotela horrelako ekintzek eta ongi etorriak direla beti. Niretzat  pozgarria izan zen eta espero dut bide horri beste batzuek ere eutsiko diotela. 

 Arkaitz. 

 

Categorías : Teknologia |
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Martin — 2007-09-19 - 10:29:03 GMT 1

    Zorion-agurrak bidaltzen hasiz gero, nik RENFE zoriondu nahi nuke oraingo honetan. Geltokian bozgoragailutik ematen dituzten oharrak beti izaten dira lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz, trena Irunera, Medina del Campo-ra edo Venta de Baños-era baldin badoa ere.

    Alderantziz egin zuen lehengoan Josu Jon Imazek bere eskutitz famatuarekin. Eta horregatik, oraingoan ikatza berarentzat.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>