Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Ezagutzatik erabilerara, IZOtik SZOra

egorospe 2007-07-18 @ 22:52

 Ezagutza hutsean oinarritutako aldiak   bereak eman dituen moduan itzulpen hutsa ere, orain arte landutako moduan, lur jota dagoela esan dezakegu, eta behar beharrezkoa duela astinaldi bat. Hogeita hamar urteko produkzio guztia itzulpenean oinarritu eta gero, bada garaia gelditzeko, hausnartzeko eta norabide zuzena aukeratzeko. Bada garaia IZOrekin batera SZO sortzeko.  Itzulpena bai, Korredakzioa bai eta Sormena ere bai.  Bata badugu. Beste biak ez. Bi prozesuek bat egin beharko lukete denboran: Ezagutza/Erabilera eta Itzulpena/Korredakzioa/Sormena. Batak bestea dakar. Esan gura baita funtzionarioak euskara lan-zereginetan erabiltzen hasten badira, aldi berean testuak euskaraz sortzen ere hasiko liratekeela. Bai erabilerak bai sormenak/korredakzioak giza-baliabide prestatuak behar dituzte, aurrera egingo badute; horixe  izango baita euren lehengaia.

Badute berezitasunik, ordea. Erabilerarekin bat egin dezakete 4. HEkoek, 3. HEkoek eta 2. HEkoek ere bai; 1. HEkoak, errealismoaren izenean, galdutzat jo beharko ditugu. Hau da, eguneroko eginkizunetan euskaraz normal antzera jarduteko gai direnak sartu beharko genituzke Erabilera multzo horretan. Ehundaka eta milaka ere badira, HPSkoek Atal Elebidunak osatzeko aukeratu dituztenak baino askozaz gehiago. Aipatu atal elebidunoi eragingarritasuna kendu gabe, HPSk egitasmo berezia taxutu beharko luke kanpoan gelditu eta 2., 3. eta 4. HE egiaztatuta duten guztientzat.

Borondatezkoen figura ezin da garatu orain arteko moduan, hots, borondatea agertzen duena erabilera planetan txertatuz. Hori inozentzia arriskutsuz jokatzea da, uste baita euren burua euskalduntzat dutenek eta, are, euskaltzaletzat ere badutenek baiezkoa emango dutela. Ez dut daturik eskuetan, baina egingo nuke borondatea adierazi dutenak ez direla iristen 3. eta 4. HE egiaztatuta dutenen %15era. Horrela balitz, onartezina litzateke. Ezagutzan inbertitutako 100 eurok 15eko mozkina baino gehiago eman behar dute. Diru publikoa izanda ere, ezin da horren etekin antzuz erabili hainbeste sos.

Beste horrenbestean gaude itzulpenarekin. Hasiera batean zerbait itzultzen zen; eta sortu, ezer. Euskaltzaleon presioz-edo, geroz gehiago itzultzeari ekin zioten agintariek; eta sortu, ezer. Hainbesteraino kontzientziatuta daude gure goi karguak dena itzuli behar horretaz, ezen ondo baitakite testu bat gaztelaniaz sortu edo erredaktatzearekin batera badela beste zeregin bat: itzuli egin behar da; eta sortu, ezer ez. 

Gai honi helduko dion goi-agintaritza behar dugu. Guk bakarrik ezin dugu. Hausnar dezakegu, ideiak eman ditzakegu eta diskurtso on/txarra gara dezakegu. Hortik aurrerakoak arduradunei dagozkie, batik bat arduradun politikoei. Ezagutzatik erabilerarako jauzia egin beharraz jabetu diren moduan, itzulpenetik somenera/korredakziora egin beharrekoaz jabetu behar dute. IZOrentzat dekretu gutxi-asko garatua argitaratu zen era berberean beharko litzateke beste bat landu eta argitaratu sormenerako eta korredakziorako.  


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>