Earki gatxin/k! (Ondo egoteaz)
burunda 2007-07-09 @ 09:42
Earki nortzuk? Euskaldunok ba! Euskaraz bizi garenok.
Ederki gaudela,… penomeno,... “lehen baino askoz hobeto”.
“Lehen” delako hori, Frankismoaren erdialdean kokatzen dute gehienetan horrela hitz egiten dutenek.
Horrela bai, egia da, orduan baino askoz hobeto gaude.
Eta Amazigtarrak (bereber gaizki deituak) baino hobeto ere bai. Baita Mapucheak baino hobeto ere. Turkiako Kurduak edo Armeniarrak baino hamaika bider hobeto…
Labur-labur: ederto baten!
Oso-oso ondo gaude, baina gure hizkuntza eskubideak berma daitezen eskatzen baduzu, martiztarra bazina legez begiratuko dizute euskaraz tutik ez dakitenek… gaia aldatzen ahaleginduko dira euskaraz dakiten erdaldunek…
Euskaldun bati edo besteri ere, ez dio grazia handiegirik egingo…
Ez omen dira erdaldunak molestatu behar: aldarrikapen horiek eginda uxatu besterik ez ditugu egingo (gehien-gehienak inoiz hurreratu izan balira bezala).
Lanpostu eta ardura batzuetarako euskara jakitea exijituz, populazioaren gehiengo zabala baztertzen omen dugu; pazientzia izan behar omen dugu… potrozorri batzuk omen gara “komunitatekide” horientzat ere.
Badago ere, euskaraz badakien erdaldun talde handi samarra, (badira euskaldunak ere tartean, noski) euskararen erabilera legez eta Euskal Herri mitikoaren lurralde osoan uniformeki ezarri behar dela aldarrikatzen duena…
Oro har, hizkuntza eskubideen aldarrikapenak eta P.E.T.A. taldeak Sanpirminetan burutzen duenak, antzeko arrakasta eta ondorioak dituzte… atera kontuak!
Earki?
Earrak gatxin/k!
Categorías : Tiraka |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Earki bakarrik ez, oso-oso earki. Begira: "Langileen jarrera eta sentsibilizazioan emaitza benetan positiboa da, guztiz baikorra. 0-5 tartean (0 motibaziorik eza eta 5 motibazioa gehiengoa izanik), bai langile eta bai zerbitzu buruen motibazioa 4tik gorako puntuazioz baloratu da." Halaxe dio euskararen erabileraz gure sailean egindako diagnosiak.
Salbatuta gautxeuden/k!