Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Niri me da lo mismo

marytwo 2007-07-02 @ 11:04

images.jpgZer hizkuntzaz egiten du izenburukoa dioenak? Edo «Esan diot que se lo piense» eta horrelakoak etengabe botatzen dituenak? Hari galdetuz gero, seguru nago: «euskaraz» erantzungo du.

 Zentsua egiten denean, etxez etxe, hizkuntzaren erabileraz ere galdetzen omen da, urte batzuetatik hona. Eta horrelako galdeketak egiten direnean benetan egiaztatu gabeko informazioa ematen dela iruditzen zait, pertzepzio hutsean oinarritua. Zeren pertzepzioa oso irizpide lausoa eta subjetiboa baita. Nahaste-borraste hori egiten duten asko, hitz-jarioa gaztelaniaz bota eta, bukaeran, «ulertzen didazu» esaten duen asko, benetan sinestuta dago euskaraz ari dela, edota, gehienez ere, halako pupurri grazioso bat, badakizu, mestizajea eta... 

Ez dut uste, batzuek dioten bezala, mordoilo hori «euskañola» denik; niretzat euskañola gaztelaniazko kalkoz jositako diskurtsoa da, euskarazko azalez mozorrotua. Eta beste hau, euskara eta gaztelania txitean-pitean txandakatzea, ba ez dakit nola deitu. Eta harrigarria egiten zait oraindaino hemengo hizkuntzalari eta adituek bataiatu ez izana, zeren hortxe dago bizi-bizirik, edozein txokotan, lanean, lagunartean, etxean... eta benetan fenomeno larria eta interesgarria iruditzen zait. 

Pidgin hori bi hizkuntzaren elkargune naturala baino zerbait gehiago da; arretaz aztertuz gero erraz egiazta daiteke gehienetan ez dela batura soil bat: A + B, baizik eta asimilazio baten urrats bat: A + (b), non A gaztelania den, eta B euskara; batzuetan oso urrats aurreratua, beste batzuetan hasieran dagoena (tentazioa izan dut, batzuetan, senideen edo lagunen elkarrizketak izkutuan grabatzeko, gero transkribitu, eta hortikan ondorioak ateratzeko).  

Esan bezala, hizketa-modu horrek adar ugari ditu, eta asko esan liteke azpian izkutatzen dituen konplexu, lotsa eta abarrekoen inguruan. Nik horretan utzi nahi nuke, baina, bukatzeko, galdera bat: ba al du jokaera honek zerikusirik hiztunen sexuarekin? Ez al dugu andrazkook gizonezkoek baino gehiago hitz egiten horrela?


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Martin — 2007-07-03 - 08:38:38 GMT 1

    Marytwo edo Elena Francis: zein hizkuntza patologia du ¿Me birpasas el txosten para que el sailburu le dé el oiniritzi? eta holakoak esaten dituenak?

  2. Ene Eme — 2007-07-05 - 12:08:26 GMT 1

    Aupa Marytwo! Niri ere kontu honek no me da lo mismo, zuri bezalaxe. Interesgarria egin duzun planteamendua, eta harrigarria, zuk esan bezala, hizkuntzalariek fenomeno honi erreparatu ez izana, publikoki behintzat. Egiten duzun azken galderari, ea emakumezkook gehiago egiten dugun, ez dakit zer erantzun. Baliteke, gizonezkoek gaztelera hutsean gehiago egiten dutelako, orokorrean, eta emakumeok euskaraz (agian oker nago, inpresio orokorra da). Nahasketa hori askok eta askok egiten dute/dugu, baina ez dut uste sexu bati dagokionik bereziki.
    Martinen erantzunari erantzunez: pertsona horrek duen patologia da "boteritis kronikoa euskarafobia abertzalearekin nahastuta". SABER VIVIR programan esan zuten atzo.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>