Nafarroa Euskal Herria da
berrotza 2007-06-22 @ 16:48

Eskuetara ailegatu zait liburu bitxi hau: “Guía gastronómica y cultural del País Vasco y su entorno 2007” . Edukiaz gain ez dago nondik hartu. Euskal Gastronomi Akademiak argitaratu arren gaztelania hutsean dago, atzeko azaleko izenburuaren itzulpena salbu. “Euskal Herria eta bere ingurukoa gastronomi eta kultur gida 2007” esaldi bitxia aurrekoaren itzulpentzat jo badaiteke, behintzat.
1-314 orrialdeak “Guía de localidades, restaurantes y hoteles del País Vasco” atalari dagozkio, eta Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako herriz herriko ostatuen eta jantokien deskribapenak eta ezaugarriak jasotzen dira.
316-492 orrialdeak “Guía de las localidades, restarurantes y hoteles del entorno del País Vasco”atalari dagozkio, eta atal honetan “Burgos, Cantabria, La Rioja , Navarra eta el Sudoeste de Francia”ko hotelak eta jatetxeak deskribatzen dira.
Aurrekoa gutxi balitz, Nafarroako atalari dagokionez horrela hasten da: Nafarroa da probintzia espaniar bakarra non 10.000 km kuadrotan agertzen diren lau eskualde desberdin…
Hau dena, Nafarroa eta Iparraldea Euskal Herritik kanpo uztea ere, pasadizotzat utziko nuke lehendabiziko orrialdean Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamenduak argitalpen hau egiteko laguntza eman duela gaztelaniaz idatzita egongo ez balitz.
Nafarroa Euskal Herriko bihotza eta ardatza izan da, bada eta izango da.
Categorías : Tiraka |
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

