Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

"El Agin"

martinrezola 2007-06-21 @ 09:52

hagina.jpg Duela pare bat aste hitzaldi batean egon nintzen: Los árboles y sus nombres en Álava. Orduan pena pixka bat hartu nuen zeren, ziklo bereko beste bi hitzaldiak bezalaxe, gaztelania hutsez izan baitzen, eta hizlaria arabarra, Euskaltzaindiko kidea eta gizon jakintsua baitzen. Esan gabe doa, Araban landareen izenak eta toponimia elkarren eskutik doaz, eta hizlariak gidatua bidaia zoragarria egin genuen bertaratutakoek, probintzia alderik alde ibiliz eta mendeetan ere aurrera-atzera eginez.

Kontxo, pentsatu nuen, beste bietan hizlari erdaldunek jardungo dutenez, oraingo honetan merezi zuen euskaraz izatea, batik bat gizon honen kategoriako jendea aurkitzea ez baita erraza izaten.

Pena hori harridura bilakatu zen lehengoan, jakin nuenean hizlari berak hitzaldi bera eman zuela berriz, nik entzun nuen tokitik 100 metrora dagoen beste areto batean. Euskaltzaindiko akademiko batek bi astetan hitzaldi bera ematea, biak gaztelaniaz, herri berean... zertaz eta zuhaitzen Arabako izenez? Ez nintzen Gasteizen sentitu, Albaceten edo hor nonbait baizik.

Kosta egiten da ulertzea, benetan, batzuek naturaren aurrean duten sentsibilitatea, kezka ekologikoa, nola ez duten hizkuntzen munduan aplikatzen, nola ez duten hizkuntz ekologia gehiago mimatzen, esku-eskura dutenean ere. Ea hurrengoan...


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Joxe — 2007-06-21 - 12:23:06 GMT 1

    Bada joera nahiko zabaldua hainbat euskaldunen artean: ikastolako irakasle izanda, edo euskaltegikoa edo euskaltzaina izanda ere, eta abar... euskararekiko atxikimendua eta lotura harduera horietara eta haurrei lotzekoa.
    Badirudi bere jardun horrekin bete egin dutela bere "ardura" partea, sobre bete ere, eta bizitzaren beste eremuetan gaztelaniaz aritzen direla erosoago.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>