Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Erabilerarako hizkuntza-irizpide argiak noizko?

garruze 2007-06-12 @ 12:41

katalunia.bmp 

Aspaldi honetan Kataluniako hainbat legelari eta unibertsitateko irakaslerekin ari naiz harremanak izaten, lan kontuak direla-eta. Aurreko batean horietako batzuk Bilbora gonbidatu genituen Kataluniako Estatu berriaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera.

Hainbat hizlari ziren baina batek bakarrik bidali zigun aurretik bere hitzaldia. Hark bidalitako testua katalanez jaso genuen lehenbizi, eta egun batzuk beranduago gaztelaniaz.

Egia esateko bitxia iruditu zitzaidan lehenbizi katalanez bidaltzeko jarrarera hura eta Bilbon elkartu ginenean horren inguruan aritu ginen hizketan. Hona hemen solasalditxoaren pasarte bat:

- Zelai, jaso al zenuten hitzaldiaren gaztelaniazko itzulpena? Ondo ulertzen al zen?-legelari katalanak.

- Oro har ondo, bai,  zer ba?- berriro galdetu nion nik.

- Bada, nahiko lanpetuta ibili naiz azken egunetan eta itzulpen automatikoaren bidez itzulitako testua da zuei bidalitako hura. Ez dut astirik izan gainbegiratzeko, barkatu -erantzun zuen legelari katalanak.

- Ez dago ezer barkatzerik. Bai, egia esateko harritu ninduen jasotako lehenengo testua katalanez egon izana eta ez gaztelaniaz. Pozgarria benetan katalanez sortzeko duzuen gaitasuna, aukera eta ausardia!-  erantzun nion nik inbidia pixka batekin.

- Bai, nik katalanez lan egiten ohi dut, zuek ez ala?-galdetu zidan legelarik katalanak harrituta.




Nire erantzuna badakizue zein izan zen, ezta? Bada ez, guk Jaurlaritzan gaztelaniaz egiten ohi dugu lan, izan ere, teknikariok oraindik ez ditugu baldintza egokiak euskaraz lan egiteko, eta baldintza horien artean lehena da jakitea zer den euskaraz sortu behar duguna.

   

Teknikariok euskaraz lan egiteko erabileraren inguruko hizkuntza-irizpide argiak behar ditugu. Irizpide horiek ezartzeko orduan, ordea, ikuspegi arrazionalari jarraitu behar zaio ez baita posible lan guztia euskaraz eta gaztelaniaz egitea, are gehiago, euskarazko lana inork irakurriko ez duela jakin dakigunean.

Euskararen erabilera bultzatzeko irizpide bat honako hau izan zitekeela bururatzen zait: zerbitzu publikoaren hartzailearen ustezko hizkuntza-aukera zein den  kontuan hartzea, alegia, hartzailea euskalduna dela dakigunean (esaterako, D ereduko ikasleak, borondatez euskara erabiltzeko aukera egin duena, herri euskalduneko herritarrak, e.a) hari zuzendutako lanak eta zerbitzuak euskaraz prestatu beharko lituzke herri-administrazioko langileak.

Besterik bururatzen al zaizue?


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>