Euskarak estatu soziala lortzeko giltza: ERABILERA
garruze 2007-04-17 @ 10:06
Konrado Mugertzak, Euskadiko eskola kontseiluburuak, hezkuntza-ereduen inguruko eztabaidan beste aletxo bat jarri du gaurko Berrian. Eztabaida hori aberastu nahian-edo, bere iritzi-artikulu horretan hainbat egi borobil esaten ditu. Hona hemen bat: “hizkuntza baten benetako maila, estatus soziala, ez ofiziala, ez du legearen indarrak edota gure desioak ezartzen, erabilerak baizik”.
Haren ustez, hortaz, hizkuntza ereduen erreforman asmatzeko nahitaezkoa da euskararen erabilera gizartean zabaltzea. Derrigorrezko eskolaldia amaitzerakoan ikasleek izan behar duten gutxieneko jakite-mailari bere garrantzia kendu gabe, argi dago maila hori lortzeko faktore bat datu soziolinguistikoa dela: euskara gehiago entzun eta gehiago erabiltzeko aukera duen ikasleak gutxieneko jakite-maila hori errazago lortuko du, ikastetxean soilik irakasleari euskara entzuteko aukera duenak baino.
Hezkuntza-ereduetan asmatzeko, beraz, ezinbestekoa da gizarte osoak euskararekin nolabait konpromiso zuzena eta aktiboa hartzea. Bakoitzak ahal duen mailakoa, eta jakina, euskaradunak gara horretan jarrera aktiboena hartu behar dugunok, gure ohiko harremanetan euskara naturaltasunez erabiliz, bai lanean (ardurazko lanpostuetan daudenek ere bai), bai lagunen artean, bai familian...

Administrazioak ere badu zer hobetu erabileraren arloan, izan ere, orain arte, herri-langileak euskalduntzen ibili da, baina ez ditu aldi berean bideak zabaldu bere langile euskaldunek normaltasunez euskaraz lan egin zezaten. Badirudi bere arduraz jabetzen ari dela eta horren adierazlea da, nire ustez, III. Plangitzaldiaren balorazio txostenaren izenburua bera: “Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan”.
Hizkuntza Politikako Sailburuordeak berariaz aipatu du erabileraren auzia bai txostenaren izenburuan, bai landu dituen etorkizuneko lan ildoen proposamenetan. Espero dezagun asmo hutsetan ez geratzea, eta HPSk politikariengandik eta herritarrengandik nahiko sostengua lortzea, bakarrik ezin izango baitio aurre egin erronka horri.
Nolanahi ere, deigarria egin zait Berriak nola eman duen txosten horren berri, izan ere, albistearen izenburuan herri-langileen %16k hizkuntza-eskakizunak lortu ez dutela azpimarratzeari erreparatu dio, eta ez, ordea, txostenean egiten den erabileraren aldeko apustua. Barkatu eta errespetu osoz, nik uste dut Jaurlaritzan euskara ez erabiltzeko arrazoi nagusia ez dela langile batzuek beren hizkuntza-eskakizunak ez edukitzea, baizik eta arduradun politikoek erabilera bultzatzeko politika argirik ez izatea eta euskara normaltasunez erabiltzeko egiturak ez egotea. Agian horien inguruan gehiago idatzi beharko genuke eta ez horrenbeste hizkuntza-eskakizunen gaiaren gainean. Hala ere, iritzi bat da, besterik ez.

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us